Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

13 gazte zumaiarrek jasoko dute ‘Alokairu Beka’ren laguntza

Lehen onuradunek 2017 urte osoko alokairua ordaintzeko laguntza jasoko dute. Guztira, 18 eskaera izan dira

2017(e)ko abenduaren 28a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Zumaia- Zumaian martxan jarritako Alokairu Beka ekimenak dagoeneko baditu bere lehen onuradunak, eta 13 gazte zumaiar izango dira alokairua ordaintzeko laguntza jasoko dutenak.

Guztira, 18 eskaera jaso ditu Udalak;horietatik bost, ordea, bekatik kanpo gelditu dira alokairuko etxean erroldatuta ez egoteagatik, diru-sarrera handiagoak izateagatik edota Zumaian gutxienez 10 urtez erroldatuta ez egoteagatik.

Hala, diruz lagunduko dira 600 euro arteko alokairu kostua duten etxebizitzak. Halaber, alokairua parteka-tzen dutenek, norberaren diru-sarreren araberako laguntzaz gain, %10eko hobaria jasoko dute. Horri esker, Alokairu Bekak norberari dagokion alokairu zatia ordaintzeko %75erainoko laguntza eskainiko die. Horrez gain, ikasten daudenek, hilero 10 euroko hobaria ere jasoko dute. - A.R.

Herramientas de Contenido