Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Iñurritzako hegaztien gida kaleratu dute Zarautzen

Arkamurka natur taldeak, Udalarekin elkarlanean, egin du 100 hegaztien fitxez osatutako lana

Ane Roteta - 2017(e)ko abenduaren 28a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Arkamurka elkarteko kideak eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotzia, liburuaren aurkezpenean.

Arkamurka elkarteko kideak eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotzia, liburuaren aurkezpenean.

Galería Noticia

  • Arkamurka elkarteko kideak eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotzia, liburuaren aurkezpenean.

Zarautz-Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak, Udalaren Ingurumen Sailarekin elkarlanean, Iñurritzako biotopoko hegaztien gida kaleratu berri du eta herriko zenbait dendatan eskuratu daiteke, 15 euroren truke.

Liburuaren aurkezpenean azaldu zutenez, Malla Harriko labarretan, Talaimendin, duna eta hareatzan, paduran eta urmaelean aurki daitezkeen 100 espezie desberdinekin osatu dute gida. “Ez daude eremuan dauden espezie guztiak, baina bai saiatu gara eremu horren adierazgarri diren hegaztiak liburuan biltzen”, azaldu zuen Arkamurkako Aitziber Sarobek. Hala, espezie bakoitzaren azalpen bat eta argazkia aurki daitezke.

Bestalde, lehen atalean biotopoko balioak azaldu dituzte, ornitologiari begira batez ere. Horretaz gain, biotopoan egindako ikerketak ere zehaztu dituzte eta hegaztiak beha-tzeko zenbait aholku ere ematen dituzte. Zentzu horretan, Sarobek adierazi zuen liburuan bildutako hegaztiak erraz ikus daitezkeela “arretarekin, denborarekin eta pazientziarekin”.

“Gure biotopoaren azalerari dagokionez txikia da, baina barruan dituen habitatak oso garrantzitsuak dira. Hegaztien migraziorako giltzarria da eremua eta horrek ematen digu hegaztien bioaniztasunaz gozatzeko aukera. Habitat batzuk asko murriztu dira eta horregatik da hain garrantzitsua eremua manten-tzea eta babestea. Iñurritzako biotopoa guztion altxorra da eta guztion ardura da hor daukaguna zaintzea”, nabarmendu zuen Arkamurkako kideak.

Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak, bere aldetik, azpimarratu zuen Ingurumen sailaren helburua dela biodibertsitatea zaintzea. “Horretarako, funtsezkoa da gure herrian daukagun flora eta fauna ezagutzea, baita herritarrei erakustea ere, beraiek ere zaindu dezaten, guztion lana baita, eta helburu horretatik abiatuta sortu dugu gida”, zehaztu zuen.

Bestalde, gogoratu zuen Ingurumen sailak zenbait lan egin dituela biodibertsitatea ezagutzera emateko;hala nola, hondartzako arrokekin eta dunako landarediarekin. Amai-tzeko, dunetako landarediarekin udan egin bezala, udaberrian bisita gidatuak egingo dituztela aurreratu zuen, herritarrek biotopoko hegaztiak ezagutu ahal izateko.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia