Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hondakinen bilketa-tasa hobetzeko, hezitzaileak

Gabonetan zaborraren sorrerak nabarmenki gora egiten duela ikusiz hartu du erabakia Debako Udalak

2017(e)ko abenduaren 29a, ostirala - 06:12etan eguneratua

deba- Gabon garaian erosketa kopuruak gora egiten du eta beraz, hondakinen sorrera ere handitu egiten da. Egoera hau kontutan hartuz, Debako Udalak kale-hezitzaileak jarriko ditu egun hauetan hainbat bilketa puntutan.

Modu honetan, Deba, Itziar eta landetako bilketa guneetako herritarrek izan ditzaketen zalantzak galdetzeko aukera izango dute. Era berean, taberna eta saltokietatik bisitak ere egingo dituzte eta “bere azalpenak entzun eta egingo dizun galdetegi laburra erantzutea eskatzen dizuegu Udaletik. Guztion lankidetza ezinbestekoa da Deba hobetzen jarraitzeko”, eskaera luzatu du Debako Udal Ingurumen sailak.

Dagoeneko urtebete da Udalak eta Debabarrenako Mankomunitateak hondakinak biltzeko sistema berria abian jarri zutela. Etxebizitzetan, tabernetan, ikastetxeetan eta elkarteetan sortutako hondakinen zati organikoa eta errefusa (birziklatzera bideratu ezin den hondakinen zatikia) bereizita jaso eta dagozkion edukiontzietan botatzeko sistema ezarri zen. Neurri honi esker, Debako gaikako sailkapen-tasa %60tik gertu kokatzen bada ere, arduradunek Gabon garaian hezitzaileak jar-tzea erabaki dute orain arteko datuak hobetzeko asmoz. - Eregi

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia