Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Errege bezperan Lezon

A.M. - 2017(e)ko abenduaren 29a, ostirala - 11:06etan eguneratua

Lezo - Urtero legez, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Lezoko Udalak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatzen du. Aurten ez diote huts egingo beraien zitari eta hurrengo ostiralean 12.00etatik aurrera Bekoerrota kiroldegian Borobilean lan berria aurkeztuko dute. Sarrerak zortzi eurotan jarri dira salgai eta dagoeneko erdia saldu dira. Sarrerak bibe.me plataformaren bidez ere eros daitezke.