Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Abian da Juan Muguerza Krosa marrazki lehiaketa

6 eta 12 urte bitarteko umeeek har dezakete parte eta lanak aurkezteko epea urtarrilak 5 da

Sábado, 30 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

elgoibar- Mintxeta Atletismo Taldeak eta Udalak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako “LXXV. Juan Muguerza Krosa 2018” III. Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Lanak urtarrilaren 5a baino lehen entregatu behar dira Haur eta Gazteen Sustapeneko sailean eta gaia “Juan Muguerza Krosaren 75. urteurrena” izan beharko da.

Marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean edo kartulinan) eta teknika librea izango da.

Sari banaketa urtarrilaren 13an izango da, 13:00etan, Udaletxe azpian. 2018ko Juan Muguerza Kroseko korrikalarien aurkezpena berriz, arratsaldean izango da, 19:30etan, udaletxeko pleno aretoan. Saritutako marrazki denak Olaizaga Kiroldegian egongo dira ikusgai, urtarrilaren 29tik otsailaren 25era bitartean. - Eregi

Herramientas de Contenido