Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Taldekako bertso txapelketa gaur jokoan

Lehen kanporaketak Beran jokatuko dituzte eta finala Lesakako Arranon

Sábado, 30 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

bortziriak- Bortzirietako bertso eskolak hemeretzigarren aldiz antolatutakotaldekako lehiaketa jokatuko da gaur. 12.00etan jokatuko dira Berako Xugan lehen fase irekiko lehen bi kanporaketak, parte hartu nahi duen guziarendako irekiak. Ofizio bana zortziko haundian, ttikian edo hamarreko ttikian zozketaz, puntu bana eta hitza, objetua edo kanta zozketaz kantatuko dute. 14.00etan bazkaria eginen dute Xugan bertan eta bazkalondoan, 15.00etan bertze banakako bi kanporaketa jokatuko dituzte lan berarekin.

Sailkatzen diren lehen hamabi bertsolariekin, puntuazioaren arabera hiru laguneko lau taldetan banatu eta jokatuko dituzte finalerdiak. Lehenbizikoa Berako Katakun jokatuko dute 17.00etan eta bigarrena Lesakako Haizeguan 18.30ean.

Finalerdietan nagusitzen diren bi hirukoteek finala Arranon jokatuko dute. 21.00etan afaria eginen da eta ondotik finala. - A.A.A.

Herramientas de Contenido