Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Xabier Zabala Musikari eta konposatzailea

“Jendeak beste lan batzuengatik ezagutzen nau, eta ‘Brisa’ guztiz pertsonala da;askok sorpresa hartuko dute”

Xabier Zabala musikari zarauztarrak ‘Brisa’ izeneko bakarkako lehen diskoa kaleratu berri du, azken 20 urteotan beste artistentzako ekoizpenak egin ondoren

Ane Rotetaren elkarrizketa - Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Xabier Zabala.

Galería Noticia

  • Xabier Zabala.

Zarautz- Pirritx, Porrotx eta MarimototsenMaite zaitut, Eskuetan, Euri tantaedo Zirkorrika kantuen atzean dago Xabier Zabala musikaria, baina Korrontziren, Garikoitz Mendizabalen edota Barricada taldearen zenbait abesti ere egin ditu. Horrez gain, film labur eta luze ba-tzuen musika ere egin du. Orain, musikariak azken Hogei urteotan egindako kantuekin bakarkako lehen diskoa osatu du “ilusio handiz”.

Hogei urte besteentzako kantak egiten aritu zara. Zerk bultzatu zaitu orain zure bakarkako lehen diskoa ateratzera?

-Musikaren munduan besteentzako lanak egiten hasi nintzela 20 urte bete dira aurten eta aitzakia horrekin atera dut diska. Besteentzako proiektuak egiteaz gain, 20 urte hauetan gauza asko egin ditut eta orain arte osatuta nuen material guztiari forma emateko momentu ona zela pentsatu nuen.

Beraz, orain beste Xabier Zabala bat ezagutuko dugu, ezta?

-Bai, bai, guztiz. Disko honek ez du zerikusirik normalean egiten ditudan lanekin. Jendeak beste lan batzuengatik ezagutzen nau eta hau guztiz pertsonala da. Besteak ere nireak eta pertsonalak sentitzen ditut −eta hori ere oso garran-tzitsua da−, baina hau, agian, bada intimoagoa. Eta ziur nago Pirritx, Porrotx eta Marimototsentzat egindako lana ezagutzen dutenek sorpresa handia hartuko dutela.

Eta zer aurkitu dezakegu diskoan?

-Hamabi abesti instrumental daude, eta musika deskriptiboan edo new ageestiloan kokatuko nuke, musikarekin egoeraren bat edo zerbait deskribatzen delako;izan ere, musikarekin hitzarekin baino askoz hobeto moldatzen naiz. Lasai entzuteko abestiak dira eta denbora luze honetan bizitako egoera pertsonalak eta orokorragoak azaltzen ditut diskoan. Eta instrumentu aldetik denetik entzun daiteke: besteak beste, pianoa, gitarra, soinua, flauta eta bateria. Grabazioa nire estudioan egin nuen, nahasketak Donostiako Elkarren egin ditut Víctor Sánchezekin eta masterizazioa, berriz, Los Ángelesen egin da. Bestalde, disko barruan dagoen testua Andoni Egañak egin dit. Disko honetan entzun daitekeenaren ideia bat egiteko Itsasontzia bideoklipa ikus daiteke Youtuben.

Enkarguz lan bat egitea eta hau guztiz desberdina izango da.

-Bai, erabat. Enkargua denean ba-tzuetan oso markatuta egoten da dena, eta besteetan musika letrara egokitu behar da. Beste kasu batzuetan gaia soilik ematen dizute eta oso librea da dena. Nire diskoa egitean guztiz desberdina izan da, agian terapia bat bezala izan da, egun edo momentu jakin batean barruan nuena adierazteko.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen diskoak egin dituzu urte askoan. Zer nolakoa da haurrentzako musika egitea?

-2001ean egin nuen lehen lana beraiekin eta harrezkeroztik disko guztiak nik egin ditut. 17 urtetan 20 bat disko egingo genituen. Nik beti esaten dut abiapuntua umea dela, baina produktua familiartekoa dela. Azken finean, pailazoen musika haurrek entzuten dute, baina beraiekin batera, familia osoak. Beraz, abiapuntu hori izan dut beti buruan, lortu behar dena umeak eta gurasoak gustura egotea da eta ez dut uste horren zaila denik.

Baina haurrentzako musikaz gain, mota guztietako konposizioak egin izan dituzu 20 urte hauetan.

-Bai, oso lan desberdinak egin ditut orain arte. Baina, egia esan, oso eroso sentitzen naiz horrela. Gauza desberdinak egiten bizirik eta ikasten ari naizela sentitzen dut. Zorionez, lan asko dut eta disfrutatu egiten dut, oso gustura bizitzen ditut egoera hauek guztiak.

Momentu hauetan zer proiektu dituzu esku artean?

-Lesakako bandarentzat Pepito Yantziren omenezko obra bat bukatu berri dut eta hurrengo urtean aterako den Korrontziren diska prestatzen ere ari naiz. Eta hurrengo urteari begira, film labur baten musika egingo dut eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen hurrengo diskoa prestatuko dugu.

Herramientas de Contenido