Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Eliza eta euskara (III), euskal mitologia

euskal mitologiako izakiak benetakoak izan ziren, errealitatean oinarrituta zeuden

Testua eta irudia Euskal Pastoraltza - Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Mari jainkosaren irudia.

Mari jainkosaren irudia.

Galería Noticia

Mari jainkosaren irudia.

etxeko berriak

Mitologia zer den azter-tzeko, ikus dezagun zer dioen Euskal Hiztegiak: “1/ Aintzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen den alegiazko kontakizuna, jatorri ezezaguneko eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai dena, naturako indarren edo giza-izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak isladatzen dituena. 2/ Kontzeptu abstrakturen bat azaltzeko erabiltzen den alegoria edo irudikapen sinboloa. 3/ Errealitatean inongo oinarririk ez duen ustea edo idea. 4/ Pertsonaia, pertsona, gertaera, teknika etab.en inguruan sorturiko uste idealizatua”.

Frankismoaren garaian, euskara zanpaturik, eskubide eza, euskal jende aunitz galtzaile, debekuak… Egoera latz hartan ematen hasi zen pizkundea. Bertze kulturetarik ezberdintzeko ahaleginetan Joxe Migel Barandiaran hasi zen Ataungo herrian eta inguruetan jentilen eta bertze mitoen gaineko istorioak jasotzen. Egia erran, gaur egun aunitz zabaldu dira mitoak, nonahi ba omen ziren, holako jeinuak edo bestelakoak, Mari, hantxe, mendi guztietan agertzen da, perretxikoak bezala zabaldu dira ipuinak, gehienak berriki asmatuak, naski egin den lan propagandistikoagatik.

Antropologiak dio, garai haietan, Historiaurrean, gizakiak berez ezin zituela asmatu mitologiko izaki haiek, ez zirela gauza ikusi gabeko zerbait asmatzeko. Orduan, noizbait, izaki mitologiko haiek ikusiko zituzten aintzinako eskualdunek. Beraz, existitu ziren? Erantzuna baiezkoa da, bai, bizi izan ziren eta euskaldunek ikusi ere. Errealitatean oinarrituak zeuden, hiztegiko definizioari kontra eginez. Eta nola izan den gure garaian aldaketa haundia, bilakatu delako “uste idealizatua” (metafora) lehen aipaturiko arrazoiengatik.

Bertze aldetik, oraino, mito guziak eta mundu guzian, gauza txarren, gaiztoen, etsaien irudi bezala tratatuak izan dira, gure kulturan ere, naski. Ildo horretatik ikusiko dugun bezala, mito kasu batzuk gaitz genetikoetan oinarritu ziren. Beste ba-tzuk berriz, Historiaurrean gure lurraldetara etorri ziren kultura berri indartsuetan oinarritu daitezke;beraz, kasu bietan mitologia errealitatean oinarritua agertzen da, baina inoiz, inoiz ere gauza onak bailiran, gizartearen aurkako fenomenoak bezala baizik.

Baina, gaur egun, gaitz genetikoekin sorturiko pertsona haiekin, beldurgarri eta etsai ziren elementu, irudi haiekin, lehen aipatu bezala, ideologia berri bat sortzen ari da. Horrela, haurrei, helduei, sinestarazi nahi zaie aintzinako euskaldunek izaki mitologikoak sinetsi, gurtu, adoratu egiten zituztela, beraien jainkoak zirelakoan. Horrek eskualdunak tuntunak zirela suposatzen du. Zer nahi dute baina saiakera horrekin? Zertarako gezurrak sinesterazi? Nolabait gaurko euskaldunak kristautasunetik urruntzeko. Nola? Adieraziz aintzinako euskaldun jator, puru haiek gurtzen omen zituzten idolo, sineskeriak, jainkoak etab. onak zirela eta kristauek suntsitu zituztela. Kristauak izanen ziren errudunak.

Baina, nolakoak ziren “mito” haiek? Mari, Lamiak, Basajaun, Tartalo, Mairuak, Jentilak? Azaroan deskribapen soila eman genuen eta gaur goazen kasurik kasu aztertzera.

MARI Euskal mitologiako emakumezko jeinua, gainerako jeinuen buru da. Funtzio eta ezaugarri desberdinak ematen dizkioten alegia asko dago. Mendietako haitzuloetan bizi da. Itxura ezberdinak hartzen ditu kanpora ateratzeko, dama bezala, gurdian airea zeharkatzen, hegan, sua jaurtikiz, suaz inguratua, animalia oinak dituen emakume itxuraz… Aunitzetan urre aunitz baduela ager-tzen da.

Zenbait izenondoren edo izenen aurrean ezarririk, emakumezkoak erdeinuz izendatzen dituzten hitz-elkarleak osatzeko erabiltzen den hi-tza: mari-apain, mari-maisu, mari-bistako, mari-zikin, mari-gizon…

Mari, gainontzeko izaki mitologiko gehienak edo denenak bezala, gizartetik landa, mendi urrunetako hai-tzuloetan, lezeetan, bizi da. Beti sua agertzen da, ibarretan bizi direnen herriak, uztak erre eta biztanleak akabatu egiten ditu haserretzen den aldioro. Gaiztoa da. Erdi gizaki, erdi animalia da. Ahuntz hankak-zangoak edo apatzak izaten ditu. Idilarruzko zahagi bete urre izaten du. Tresnak eta haltzariak ere urrezkoak.

Lau elementuek bat egiten dute: mendi altu urruna, leize ziloa, sua, urrea. Guzti horrek Historiaurreko garaietara eraman gaitzake. “Metalen Aroa” deiturikoa. Orduan, kanpotik arrotz herriak (indoeuroparrak, zeltiar jatorrikoak) etorri ziren gurera, haiek bazekiten metalgintzan (erreparatu arrotz eta arotz hitzei), eta urre, zilar, kobre, burdin, bilatu eta lantzen zituzten. Beren herrixkak mendi kaskoetan eraikitzen zituzten eta horietako aunitz aurkituak izan dira Nafarroan, harresiz inguratuak.

Mari haserretzean herriak, uztak, basoak… erre, jendea hil egiten du;baina kasu! Pentsatu… nor eta bizi ziren ibar, haran haietan? Zalantzarik gabe euskaldun jendea;orduan Marik euskaldunak hil, beren herriak suntsitu, erre beren uztak, aziendak. Horren ordaina, euskaldunek Mari adoratu eta maite?

Marik ere baditu akatsak bere gorputz-soinean. Zergatik “mari” hitza emaztekiekiko iraina bezala? Batzuetan Dama deitzen dute, eta gazteluan bizi, Erdi Arora hurbilduz. Beti arazoak ekartzen die euskaldunei (erauntsi, kazkabarra, gosetea...).