Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Euskaldunok, beti mitomano?

egilea Mikel Garciandia - Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Galería Noticia

Egun, testu liburuetan, aldizkarietan, turismo-argitalpenetan, nonahi irakur daiteke honako hau: “historiaurrean, orai dela 2000 urte baino lehenago, Kristo aitzineko euskaldunak, garai haietako euskaldun haiek, Mari gur-tzen, adoratzen zuten, bai eta bertze jainko edo jenio aunitz gehiago ere: Basajaun, Tartalo, Lamiak, Mairuak...

Gainera, euskaldun haien izena “jentil” zen, jentilak omen ziren gure arbaso zaharrak, eta mendietan bizi ziren;gero, kristautasuna zabaldu eta euskal herrira iritsi zelarik, erromatar inperio gaiztoaren eskutik, kristauek sineskeria haiek desagerrarazi zituzten.

Egun, gure haur eta gazteek ikastetxeetan uste horiek entzun behar dituzte, tesi historiko sendo eta bilakaera zientifiko balira bezala. Jesus, Nazareteko Jesus ez zela inoiz existitu, Elizaren, apezon asmakizun bat besterik ez dela, jendea mendean edukitzeko. Olentzero ordea bai, garran-tzizko pertsonaia, benetakoa, umeak maitekiro hartzen dituena, euskal senaren defendatzaile, gure nortasunaren ikur.

Egun, zenbait gaztetxetako pankartek ere horixe aldarrikatzen dute: “Atzerriko jaiegunei intsumisioa”. Ez dakit Papa Noelez edo kontsumokeriaz ari diren, hala fede katolikoaren Eguberriaz. Susmoa dut hirugarren honi buruz ari direla. Noski, norberak ikusiko du nola bere burua jantzi edo bere bizia antolatu. Fededunok ez goaz orain Kontzilioak defendatzen duen kontzientzia askatasuna kolokan jartzera. Gustura gaude, sinesmena garatzeko norberaren nahia errespetatu behar den honetan. Kristau elkartearen maitasunak eragiten dituen poz eta askatasunak izan behar dituzte bere hazkundea eragiteko indarrak.

Eta nik diot: euskaldunon hirurogeita hamar belaunaldiz aukeratu dugu kristau fede katolikoa. Erromatar pertsekuzioa jasan, Bisigodo arrianoengandik defendatu, Kordobako kalifatoaren inbasioaz askatzeko gai izan ginen gure fedean oinarriturik. Herriak itxaropen sendoa jaso du Jesusen hitzetan eta elkartasun estua erakutsi du behartsu eta txikienganako.

Mila eta zazpiehun urtez Jainkoa gurtu dugu zinez, egia bilatu dugu eta norbera saiatzen gara oraino bihotz-berritzen eta lagun urkoa maitatzen. Erromantizismoak XIX. mendean sortutako ideologiak geureago ote?

Egilea Euskal Pastoraltzako zuzendaria da

Herramientas de Contenido