Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Erripan gora

Bitxia

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Galería Noticia

Egungo udal aginte taldea etorri arte, gutxitan eskatu zaio iritzia jendeari hiriburuko udal kontuez. Orain, aldiz, bide sorta ederra dago indarrean herritarrek parte hartzeko;hau da, zer egin orube honetan;zer, lursail hartan;zertarako erabili horko eraikin hori;zertarako, hango hura;zer deritzozun plan honi, eta zer, hari. Oro har, ordea, ez du jende gehiegik parte har-tzen, eta karrika Nagusiko Redin eta Kruzat jauregi zaharraren inguruko partaidetza, konparaziora, sufrikario hutsa izan da, luze jo baitu, eta zenbaiten irudikoz, antzu ere bai. Baina jendeak, orain, badu parte hartzeko aukera. Urteetan, ordea, ez da halakorik batere egin. Inolako partaidetza prozesurik gabe jarri dira oinezkoentzat hiriko karrika aunitz, dela Arrotxapean, dela Bigarren Zabalgunean, dela Donibanen, dela Alde Zaharrean, eta inoiz ez da gertatu orain adinako zalapartarik. Inori ere ez zitzaion iritzia eskatu intendentziako orubeari erabilera aldatzeko, ezta kuartela izaniko lur puska hartan corte ingelesa paratzeko ere. Inguruko auzokideei, gainera, ez zitzaien galdetu ea zer iruditzen zitzaien legezkoa zena baino eraikin luzeagoa egitea. Aparkatzeko hamaika toki kendu zituzten Lizarra, Gartzia Ximenez, Antso Handia eta Tutera kaleetatik, oinezkoak lasai ederrean ibiltzeko, bizilagunei ahoa irekitzeko parada eman gabe. Antzera gertatu zen, adibidez, Karlos III.ean, eta bertze zenbait tokitan. Orain, ordea, bertzela da. Orain, hain zuzen ere, plana onetsi aurretik partaidetza bideak eskaini direnean, “erdigunea atsegin egiteko planak” ederki harrotu ditu bazterrak oro, eta zenbaiti jaramon egitera, behintzat, iduri luke alimaleko hondamendia eragin duela Alde Zaharrean, karrikak basamortu bihurtuta. Hori bai, alde batera utzita bai tabernak, bai bermut, poteo eta afal orduak, bai eta ordu txikiak ere. Bitxia, zinez.

Herramientas de Contenido