Haurrentzako antzerkia euskaraz, Zubirin

Domingo, 31 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

ZUBIRI- Datorren ortzegunean, urtarrilaren 4an, Esteribarko Euskara Zerbitzuaren eskutik, Zubirin haurrentzako an-tzerki baten emanaldia izanen da. Gloria Larrainzar Eskola Publikoan eginen da ortzegunean, arratsaldeko 18.00etan, egileak Ameztu Produkzioak direlarik. ‘Ganbaran’ izendatutako ekitaldian, lau urtetatik gorako haurrek ipuin kontalari, txontxongilo eta antzerkia uztartzen duten euskarazko ikusgarriaz gozatu ahal izanen dute. - P.C.