Urko Ruiz de Apodaka Ordiziazko trobadore anaiak

“Entzun ez arren, gorrak direnak guk antolatutako ekintza guztietan gozatzea lortu nahi dugu”

Ordiziako Trobadore Anaiak elkarteak antolatzen du urtero Ordiziarrock jaialdia, beste hainbat ekintzen artean eta sarituak izan dira egindako lanagatik

M. Aranburu - 2018(e)ko urtarrilaren 2a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Urko Ruiz de Apodaka, Ordiziazko Trobadore Anaiak.

Urko Ruiz de Apodaka, Ordiziazko Trobadore Anaiak.

Galería Noticia

Urko Ruiz de Apodaka, Ordiziazko Trobadore Anaiak.

ordizia- Duela gutxi Ordiziako Trobadore Anaiak taldearen lana aitortu du Ordiziako Hiri hezitzailea foroak. “Inklusioaren alde elkarteak egiten dituen ahaleginak” nabarmendu dituzte, “pertsona guztiek modu aktiboan eta aukera berberekin parte ahal izateko” apustua egiten duelako. Bertako kidea da Urko Ruiz de Apodaka eta eskertuta agertu da jaso duten errekonozimenduarekin.

Zer da Ordiziako Trobadore Anaiak elkartea?

-1999. urtean sortu genuen elkarte bat da. Herriko musikariak elkartu ginen entsegu lokal gehiago izateko borrokatzeko asmoarekin. Orduan lortu genituen lokal batzuk eta azkenean hasierako helburu hori beteta gelditu zen. Orain, baina, ekintzak antolatzen ditugu urtean zehar.

Horietatik ezagunena Ordiziarrock izango da, ezta?

-Bai, urtean zehar egiten ditugun gauzen artean sona handiena jaialdiak du eta guretzat ere oso garran-tzitsua da, noski.

Zein helbururekin hasi zineten Ordiziarrock antolatzen?

-Herrian zeuden musikari horiek zer egiten zuten erakusteko zerbait egin nahi genuen eta horrela sortu zen.

Duela urte batzuk berrikuntza bati ekin zenioten pertsona gorrek ere kontzertuetaz gozatzeko aukera izan zezaten. Nola sortu zen ideia?

-Egia da handitzen joan den ekitaldi bat dela, baina gu beti gaude pentsa-tzen ea zer egin dezakegun ahalik eta jende gehienak goza dezan gure ekintzetan. 2011. urtean sortu zen ideia eta Malagako talde bat ekarri genuen gorrei egokitutako kontzertu bat ematera.

Eta zein erantzun izan zuen?

-Oso ona. Ordiziarrock-en kontzertu batean gor bat dantzan ikustea izugarria izan zen. Ordutik ekintza guztietan erabiltzen dugu sistema hori. Gauza ez da kontatzen joatea ea zenbat gor inguratu diren, baizik eta haiek ere jakitea badutela aukera horretarako.

Baina nola entzuten dute gorrak izanda?

-Gauza da guk entzuten dugun bezala inoiz ez dutela entzungo, noski. Baina lortzen saiatzen garena da musika fisikoagoa bihurtzea, eta modu ezberdinen bidez haiek ere kontzertuez gozatzea. Finean, bibrazio bidezko sistema erabiltzen da. Inplante edo protesia dutenak zuzenean musika mahaira konektatzen dira, mundutik isolatu eta musika entzun dezakete. Horrez gain, argiteria ere erabili ohi da efektua lor-tzeko.

Eta ordutik ekintza guztietan erabiltzen duzue.

-Entzun ez arren, gorrak direnak guk antolatutako kontzertu eta ekintzetan gozatzea nahi dugu. Egia da sentsibilizazioa falta dela, izan ere, teknikak existitzen dira eta fun-tzionatzen dutela ikusi dugu.

Sarituak izan zarete duela gutxi. Esperotakoa izan al da?

-Inolaz ere ez. Sorpresa handia jaso genuen. Hainbeste urtetako lana jendeak baloratzen duela ikusi dugu. Atzetik lan handia dago eta ekintza txikiena egiteko ere mugitu egin behar da.

Izango duzue beste proiekturen bat buruan...

-Bai. Jaialdi bat antolatu nahi dugu Eguzkiaren indarra erabilita bakarrik. Oraindik ere ikusi beharko da ea lor daitekeen horrelako zerbait egitea, baina horixe da asmoa. Aftersunjaia deituko da.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Zalantzarik gabe, Txindoki.

Hondartza bat. Ez zait gusta-tzen hondartzara joatea, beraz, bat bera ere ez.

Paisaia bat. Mendiren bat ikusten den edozein leku. Nire kasuan, Txindokiri begira egoten naiz askotan. Ez dakit, baina mendiaren irudiak lasaitasuna transmititzen dit.

Festa edo ekitaldi bat. Bat aukeratzekotan, dudarik gabe, Ordiziarrock jaialdia. Izugarria izaten da urtero.

Zure txoko gustukoena. Ordizian dagoen Oiangu parkea.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »