Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Usurbilgo eguneko zentroan betiko enpresak jarraituko du

Pleguetan hainbat klausula sozial txertatu dira, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta langileen lan-baldintzak hobetzeko

Martes, 2 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Usurbil- Puntapax adineko pertsonen eguneko zentroaren erabilera eta kudeaketa zerbitzua esleitzeko prozesua zabalik izan du Usurbilgo Udalak hilabeteotan. Azkeneko udalbatza saioan, 2003an ekipamendua zabaldu zenetik gaur egun arte zentroaz arduratu den enpresa berdinari, Gestion de Servicios Residenciales kooperatibari, esleitu zioten zerbitzua beste hiru urtez. Bost urtetara arte luza daiteke kontratua. Erabaki hau ahobatez hartu zen.

Udalak aditzera eman zuenez, kalitatezko zerbitzua ematea izan da helburu nagusia, eta horretarako hainbat klausula sozial txertatu zituzten pleguetan, hala nola langileen lan-baldintzak eta subrogaziorako eskubidea, hizkuntza-irizpideak eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko baldintzak. Baldintzak gogortzearen ondorioz, soilik enpresa horrek parte hartu zuen lizitazioan.

Jone Urdanpilleta zinegotziak adibide gisa jarri zuen langileen lan-baldintzak duinak izateko jarritako baldintza: Puntapax Eguneko Zentroko langileei Gipuzkoako lan-hitzarmena ezartzeko betekizuna eta langile berriei orain arteko langileen baldintza berdinak aplika-tzeko betekizuna.

Argudiatu zuenez, sektore horretan, nagusiki, emakumeek egiten dute lan, eta, normalean, oso lan-baldintza kaxkarrak eta prekarioak izaten dituzte. Zentzu horretan, Bizkaiko zahar-etxeetan urtebetez luzatu den greba da horren lekuko. Halakorik gertatzea saihestu nahi izan du Udalak.

Eguneko zentroaren helburua adineko pertsonen eta horien senideen bizi-baldintzak egokiak izan daitezen laguntzea eta biei ahalik eta autonomia eta bizi-kalitate handiena ematea da. Eguneko zentroaren bidez, mendekotasuna duten adinekoak bere ohiko ingurunean egon daitezen bultzatu nahi da. Iaz, plaza kopurua igo zuen Usurbilgo Udalak. Astelehenetik ostiralera zerbitzua 18 lagunei eskaintzeko aukera dago, eta asteburu eta jaiegunetan sei lagunei. - A.M.

Herramientas de Contenido