Mairu Antzerki Tailerraren azkena prest

? |

Miércoles, 3 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h

lesaka- Mairu Antzerki Tailerrak Txoriak eta Zauriak azken lana eskainiko du larunbatean 20.00etan, Harriondoa Kultur Etxean. Memoriak, kontakizunaren eztabaidak, terminologiak, denboraren eraginak (edo eragin ezak), minak eta hitzen harrotasunak sortutako kezkak eta zalantzak plazaratzen ditu lanak;oroitzea garrantzitsua, irudimena martxan jartzea beharrezkoa eta galderak egitea ezinbestekoa delako.

Juan Cabrero ikazkina eta Isabelo Sanchez musikariaren gertaera bat du kontagai lanak. Zehazki, 1940an Lesaka eta Oiartzun artean, lanean ari zirela, ihes egin eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu zuten egunaren bueltan sorturiko istorioa da. Hala, aldatzen ikusi duten munduari begirik kendu gabe eta Ramona anderearen laguntzarekin zein Mottelaren konpainian, ekosistema bat sortzen dute. Alabaina, ezohiko gertaerek mundu itxia aztoratuko dute. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia