Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Aurtengo jaialdia, KiVa musikala

hiruhilabetekoari bukaera ederra emateko, jazarpenari buruzko jaialdi bat prestatu dugu aurten.

Testua eta argazkia Zangozako Ikastola - Jueves, 4 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:15h

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak.

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak.

Galería Noticia

  • Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak.
  • QR kodea.

Urtero bezala eta 1go hiruhilabeteari amaiera emateko, ikastolako jaialdia antolatu dugu gure familiei landu ditugun gauzen lagintxo bat erakusteko helburuarekin eta aurten jazarpena aukeratu dugu jaialdiko gai gisa.

Gaia pil-pilean dago, baina ze informazio dugu eta nortzuk jasotzen dugu? Bi urte daramatzagu KiVa programarekin ikastolan eta ikasleekin bi astean behin KiVa jarduerak aurrera eramaten ditugu. Eta gurasoek formakuntza jasotzeaz gain eskura duten materialen artean gurasoentzako gida dago. Baina argi dugu gai honi bisibilitatea eman nahi diogula eta denon ardura denez jazarpenari aurre egitea, gai honen inguruan hezten jarraitzea garrantzitsua da guretzat, bai ikasleak, bai profesionalak, baita familiak ere. Horregatik HHn egindako ipuin hezitzaileen bidez eta LHn egindako KiVa musikalarekin hori izan dugu helburu.

Haur Hezkuntzako ikasleek ipuinetako protagonisten bitartez adierazi digute ez ditugula etiketak jarri behar, aurreiritziak alde batera utzi behar ditugula, eta beraien ipuinean, Txanogorritxok, antxumeek eta txerrikumeek, urtebetetzerako festa sorpresa antolatzen diote otsoari.

Lehen Hezkuntzakoek aldiz hiru pertsonai nagusi aukeratu dituzte musikalerako: Ikasle jazarria, jazar-tzailea eta jazartzailearen laguntzailea, eta beraien ahotik entzun ditugu astean zehar ikastolan bizi izan dituzten momentu desberdinetan izan dituzten sentimendu, sentsazio eta emozioak. Guztiak hitzen bitartez adieraziak. Oso desberdinak, oso gogorrak batzuetan, gordinak, baina oso lagungarriak guztiok kontzien-tzia har dezagun horrelako egoeratan sentitzen denaz.

Hasteko, Manequin challenge baten bitartez egunean zehar gertatu izan diren egoera desberdinak antzeztu dituzte. Baztertua zenbait momentutan, kolpatua, ez ikusia, iletik tiraka, etab. Ondoren Gernika koadroaren antzezpena egin ziguten, jazarria izaten ari den ikaslearen barne guda adierazteko. Hip hop erritmoekin eta ingelesez, bullying-aren aurkako bideoklip bat izan zen hurrengoa. Bertan laguntzaileak zerbait egin behar dutenaren kontzientzia hartzen dute eta Goazen telesail famatuaren Nork agintzen du koreografiaren bitartez erasotzaileei aurre egiten dio taldeak. Protagonisten hitzetan aldaketa nabarmentzen hasi zen, nahiz eta hasieran erraza ez izan eta beldurra sentitu laguntzaileen kasuan. Baina bera bihurtzen da prozesuaren protagonista, egoera aldatzeko aukera duena. Jazarpena ezin dela onartu konturatzen da, bere eta bere lagunen ardura dela biktima laguntzea, taldearen indarraz ohartzen delarik. Abusu ikastolan egindako raparen bidez jazarriari laguntza eskaintzen diote, Ez zaude bakarrik esanaz.

Eta pertsona baten sufrimenduarekin bukatzeko aukera baldin badugu, argi izan behar dugu zer egin behar dugun, jazarria izaten ari den lagunaren ondoan jarri eta jazartzaileari aurre egin.

Jazartzailea honen aurrean ohar-tzen da bere ekintzak desegokiak izan direla. Eta berak pertsona bezala ez epaitzeko eskatzen du, bere ekintzak baizik. KiVa programa hezitzailea da eta ez zigortzailea. Berak ere bigarren aukera bat eskatzen du eta amaieran laguntasuna aldarrikatzen duen abesti batekin ospatzen dute.

Jaialdiari amaiera emateko ikasleek sortutako abesti eta koreografia baten bidez LH osoko ikasle eta irakasleek KiVa ikastola garela gogorarazi diete ikusleei, eta jazarpena ez dugula onartzen. Guk argi dugu egin behar duguna, eta zuk?

Herramientas de Contenido