Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nepalgo umeen aldeko gala benefikoa izango da bihar

‘Ekain Txou eta lagunak’emanaldia 12.00etan hasikoda Soreasu antzokian etasarrerak aurrez eros daitezke

2018(e)ko urtarrilaren 4a, osteguna - 09:42etan eguneratua

AZPEITIA – Ekain Txou pailazo azpeitiarrak emanaldi berezia eskainiko du bihar herriko Soreasu antzokian. Izan ere, Child Bright fundazioari laguntzeko gala benefikoa eskainiko du 12:00etatik aurrera. Pailazo azpeitiarrak Ekain Txou eta lagunak emanaldia prestatu du hitzordu berezirako. Modu honetan, Soreasuko oholtza gainean artista gehiagorekin izango da;akrobatak, ekilibristak edota magoak, besteak beste.

Emanaldira joan nahi duten herritarrek aurrez eros ditzakete sarrerak. Horretarako, Sanagustin kulturgunera joan edo www.kulturaz.eus atarian sartu beharko dira. Biltzen den diru guztia Child Bright fundazioarentzat izango da. Fundazioaren helburu nagusia etxerik ez duten Nepalgo haurrei etxea eta familia eskaintzea da. Baita hauen garapen eta gizarte integrazioan ahalik eta baliabide gehien eskainiz laguntzea ere: fisikoki, psikikoki, afektiboki... Etxerik ez duten haurren bizi baldintzak hobetu eta nolabait, hauen garapena eta hezkuntza eraikitzeko proiektu edo ekintza desberdinak antolatzen dituzte, “maitasuna eta segurtasuna ere eskubideak direlako”.

Antolatzaileek herritarrak biharko galara joatera animatu nahi dituzte, “ondo pasatzeaz gain, Nepalgo umeei lagundu dezakete”. – Eregi 

Herramientas de Contenido