Realaren Infantil mailako txapelketa, gaur Azkoagainen

2018(e)ko urtarrilaren 4a, osteguna - 10:19etan eguneratua

OÑATI – Realak martxan jarri duen Infantil Txiki mailako (2005ean jaiotakoak) txapelketako partida batzuk Oñatiko Azkoagain futbol zelaiak hartuko ditu gaur. Eibarrek, Aretxabaletak, Elgoibarrek, Ariznabarrak eta Aloña Mendik neurtuko dituzte euren indarrak, 9.15etik 14.00etara bitartean.– A.D.