Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Uxue Arzelusen ‘Paris’ lana, gidoi onena

IDAZLE ESKOLAK ETA ARETXABALETAKO UDALAK DEITUTAKO‘KARMELE IGARTUA’ SORKUNTZA BEKA IRABAZI DU DONOSTIARRAK 

Anabel Dominguezen erreportajea - Jueves, 4 de Enero de 2018 - Actualizado a las 09:36h

Beheko ilaran ezkerretik hasita, Alaitz Olaizola eta Uxue Arzelus, sari banaketa ekitaldian.

Beheko ilaran ezkerretik hasita, Alaitz Olaizola eta Uxue Arzelus, sari banaketa ekitaldian. ( Argazkia: Goiena)

Galería Noticia

  • Beheko ilaran ezkerretik hasita, Alaitz Olaizola eta Uxue Arzelus, sari banaketa ekitaldian.

Berrogeita hamar urteko emakume postari bat, bere bi katurekin bizi dena eta egunerokotasunaz aspertuta dagoena. Egun batean seme batek bere amari Parisetik bidali dizkion gutenek interesa piztu diote, eta hortik aurrera, emakumea bere bidaia antolatzen hasten da. Argudio honekin irabazi du Uxue Arzelus donostiarrak Bergarako Idazle Eskolak eta Aretxabaletako Udalak elkarrekin deitutako Karmele Igartua sorkuntza bekaren zazpigarren edizioa. 2.500 euro eraman ditu etxera film laburrentzako gidoi onena aurkezteagatik.

“Hogei lan jaso ditugu eta maila oso ona erakutsi dute guztiek”, azaldu zuten Arkupe kultur etxean egindako sari banaketa ekitaldian. Hala ere, epaimahaia osatu duten Iñaki Zubeldia eta Pako Aristi idazleek eta Itziar Gomez aktore eta gidoilariak bi lan nabarmendu zituzten: Uxue Arzelusena eta Alaitz Olaizola azpeitiarraren 218 delakoa. “Biek erakutsi dute oso maila altua eta parekoa, baina bat hautatzera behartuta gaude”, adierazi zuen Aristik.

Testuinguru honetan, diru saririk gabeko aipamen berezia ematea erabaki zuten iazko bekaren irabazle izan zen Olaizolari. “Originaltasuna, kontakizunaren interesa, euskara dotorea eta zorrotza, besteak beste, hartu dira kontuan”, zehaztu zuen Aristik.

GRABATZEKO AUKERA Sari nagusiari dagokionez, Paris izenburukoa, “originaltasuna, pertsonaiaren borobiltasuna, garapen dramatikoa, euskararen egokitasuna eta grabatu ahal izateko eskaintzen duen aukera” azpimarratu zuen epaimahaiak.

Uxue Arzelusek zinema ikasketak egin ditu eta gidoigintzan jarduten du. “Oso pozik” agertu zen jasotako sariarekin eta etorkizunean idatzitako lana film egitea da bere asmoa.

Bestalde, VIII. Karmele Igartua sorkuntza bekaren gaia helduentzako poesia izango da.

Herramientas de Contenido