‘Txillardegi’ren horma irudia inauguratuko dute Donostian

Hilaren 14an egingo dute ekitaldia, haren heriotzaren seigarren urteurrenaren harira

Viernes, 5 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

José Luis Álvarez Enparantza, ‘Txillardegi’.

José Luis Álvarez Enparantza, ‘Txillardegi’. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

José Luis Álvarez Enparantza, ‘Txillardegi’.

donostia- José Luis Álvarez Enparantza Txillardegi hil zela sei urte beteko dira hilaren 14an eta, horren harira, haren omenezko horma irudi bat inauguratuko dute Donostian, Antigua auzoko Gaskuña plazan, hain zuzen ere.

Ekitaldia 12.00etan izango da eta gonbidatuen artean Ibon Sarasola euskaltzaina, Joxe Manuel Odriozola idazlea eta Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira. Horma irudia Mikel Herrerok egingo du, Txillardegiren irudi batean oinarrituta (hark egin zuen berriki Imanol musikariaren murala Antiguan bertan).

Horma irudia Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak bultzatu du. Elkartea duela urte batzuk sortu zen Donostiako Udalari eskaera zehatza egiteko: Udal Liburutegiari Txillardegiren izena jartzeko eskatzeko, hain zuzen ere. Eskaera hori babestuz hainbat sinadura ere jaso dituzte azken urteotan eta udal taldeekin bildu dira, baina ez dute lortu proposamena gauzatzea.

Horma irudia crowdfunding kanpaina bati esker ordaindu dute eta Udalak baimena eman die Gaskuña plazan kokatzeko, baina elkartearen iritziz, oraindik “aitortza ofizial bat” zor zaio Txillardegiri eta hori lortzeko lanean jarraituko dutela diote, Udal Liburutegiari haren izena jartzeko proposamenari uko egin gabe.

Hizkuntzalari, politikari eta idazle donostiarra gogoratzeko, gainera, beste ekitaldi batzuk ere egingo dituzte egunotan: hilaren 11an hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirrek eta Alaitz Aizpuruk, Txillardegi, errotikako gogoeta izenburupean (Doctor Camino liburutegian, 19.30ean). Hilaren 18an, berriz, beste hi-tzaldi bat eskainiko du Fito Rodríguezek,Txillardegi intelektuala(EHUko Filosofia Fakultatean, 13.00etan). - N.G.

Últimas Noticias Multimedia