Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Haziak, ikaskuntza hazi dadin

duela bi ikasturte, lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleek proiektu berri bati ekin zioten: eskolako baratza

Testua eta argazkiak Atakondoa IP - Viernes, 5 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:15h

Atakondoa Ikastetxeko ikasle talde bat, baratza landatzen.

Atakondoa Ikastetxeko ikasle talde bat, baratza landatzen.

Galería Noticia

  • Atakondoa Ikastetxeko ikasle talde bat, baratza landatzen.

etxeko berriak

2015-2016 ikasturtean, LHko 4.mailako ikasleak eta gurasoak bat etorri ziren proiektu berezi bat sortzeko asmoan: BARATZA!!! Berehala ideia honekin bat egin genuen, gure eskolaren helburua den hezkuntza integrala lortzeko baliabide egokia zela ikusi baikenuen, alderdi akademikoa eta emozionala uztartzen dituelako, balioetan oinarritutako hezkuntza bultza-tzen duelako eta eskolako jakin-tzak errealitatean aplikatzeko aukerak ematen dituelako.

Ilusioa eta gogoa borborka genituenez, pauso txikiak ematen hasi ginen: baimenak eskatu, guraso-taldeak inplikarazi, udalari baimena eskatu, eta beste abar asko... Hasieratik kontutan izan genuen oso proiektu egokia zela hezkuntza integrala lortzeko jarduerak aplikatzeko, adibidez, ikasgela barnean landutako edukiak baratzeko “laborategian” frogatzeko.

urratsez urrats Iaz, proiektua ikastetxe osora zabaldu zen, ziklo bakoitzari bere eginkizunak emanez eta horrela, denon artean, ziklo osoa itxiz: materia organikoa bereizi eta konposta egitea, hazitegiak prestatu eta zaintzea, urezta-tzea, lurra lantzea, ongarritzea, ereitea, landatzea, uzta jasotzea... Horretaz gain, usain-belarren txokoa martxan jarri genuen: albaka, oreganoa, erromeroa, izpilikua, ezkaia, perrexila eta tipulina gehitu genituen denboraldiko uztara.

Aurten, Hezkuntza Departamentuak berrikuntza proiektua onartu eta lanean jarraitzen dugu. Bi ardatz nagusi dituen proiektua da: baratza zabaltzea eta ikasmaila guztietan, gelako jardunean erabiltzeko proposamen zehatzak prestatzea, hau da, curriculumeko edukiak lantzeko baliabide bilduma sortzea...

helburu bikoitzaBaratzaren zabaltzea auzolanean, gurasoen eta ikasleen lanari esker aurrera aterako dugu, helburu bikoitza lortuz. Batetik, proiektua aurrera eramateko leku zabalagoa izatea, eta bestetik, guraso, ikasle eta irakasleon arteko harremanak sendotu eta eskola gure parte sentitzea.

Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, koordinazio batzordea osatu dugu irakasle, guraso eta zuzendaritzaren artean, proiektuaren nondik norakoak zehazteko asmoz

Ikastetxearen inguruko parte hartze horietaz gainera, hainbat laguntza jaso ditugu, hala nola, Itxipuru elkartearena, Irurtzungo udalarena, zenbait aditurena eta Sakanako Mankomunitatearena.

Herramientas de Contenido