Goierriko txokoak ezagutzeko txotxa

goiturreko bazkide diren zazpi sagardotegik atzo ireki zuten denboraldia, mikel ayestaran kazetariarekin batera

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Viernes, 5 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Goiturreko bazkide diren zazpi sagardotegien ordezkariak, beste hainbat eragilerekin batera.

Goiturreko bazkide diren zazpi sagardotegien ordezkariak, beste hainbat eragilerekin batera.

Galería Noticia

Goiturreko bazkide diren zazpi sagardotegien ordezkariak, beste hainbat eragilerekin batera.Mikel Ayestaran kazetari beasaindarra atzo eguerdian Ordiziako Tximista sagardotegian, Goierriko aurtengo lehen txotxa dastatzen.

Ordiziako Tximista sagardotegira itzuli zen atzoko egunez, ia 25 urteren ondoren, Mikel Ayestaran kazetari beasaindarra. Goitur Goierriko Turismo Agentziako bazkide diren sagardotegien txotx irekiera egin zuten, eta aurtengoan kazetariari egokitu zaio lehenengo sagardoa dastatzea. “Ez nuen inondik ere espero, ohore bat da niretzat. Kazetaritzan hainbat sari jaso ditudan arren, horrelako ekintza batean partaide izatea beste sari bat da;finean, indarra ematen dit gure lanarekin jarraitzeko”, nabarmendu zuen. Ondo asko ezagutzen zuen lekua, izan ere, Ordiziako festetan urte batzuetan bertan lanean ibilia zela adierazi zuen, eta orduko “oso oroitzapen onak” dituela ere bai: “polita da etxera bueltatu eta babes hau sentitzea”.

Ondoan izan zuen Tximista sagardotegiko Amaia Blazquez eta aurtengo sagardoaren inguruko xehetasunak nabarmendu zituen: “urte handia izan dugu, bertako eta kalitatezko sagar asko biltzeko aukera izan baitugu. Uzta aste pare bat aurreratu zenez, dagoeneko sagardoa probatzeko aukera ona da”. Zaporeari dagokionez, “erraz edatekoa” dela esan zuen: “Txinparta dauka, usain aromatikoa eta ahoan sentsazio borobila uzten du. Hori oso garrantzitsua da”, gaineratu zuen.

Altzagako Olagi, Ataungo Urbitarte, Legorretako Aulia, Olaberriako Etxe Zuri, Ordiziako Tximista eta Zeraingo Oiharte eta Otatza dira Goiturreko bazkideak, eta irekiera ekitaldia ere gerturatu ziren. Aipaturiko zazpi sagardotegien artean, aurreko urteen moduan, 500.000 litro ekoitzi dituztela agertu zuen Blazquezek.

eskualdea zabaltzen“Beti saiatu izan naiz Goierriko produktuak esportatzen, eta nahiz eta islamikoki oso zuzena ez den, orain sagardoaren enbaxadore lana egiten ere saiatuko naiz”, azaldu zuen barre artean Ayestaranek. Igandean bertan itzuliko dira duela hiru urtetik bizilekua duten Palestinara: “Maletan sartuko ditut botila pare bat eta gazta zati bat, eta lurralde santuan txotx moduko bat egingo dut Goierriko sagardoaren izenean”, aurreratu zuen.

Eskualdeko produktuak zabaltzearen garrantziaz ondo jabetuta dago Niko Osinalde, Goiturreko zuzendaria. “Sagardoa produktu turistiko bat da eta txotxa aukera izan daiteke turistak Goierriko txokoak ezagu-tzeko”, azaldu zuen. Gainera, otsailean eta martxoan kanpaina berezia egin eta azoka berezietara joango direla ere esan zuen Osinaldek. Ondo asko ezagutzen dira, hala ere, Osinalde eta Ayestaran. “Bere irakaslea izan nintzen, latina irakatsi nion”, aitortu zuen zuzendariak. Horrelako enbaxadoreak izatea ohorea dela ere gaineratu zuen eta Goierriren izena mugaz kanpo zabaldu izana ere eskertu zion.