Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zazpi bikote arituko dira Eusko Label Sarian

Sábado, 6 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

donostia- Zazpi bikote lehiatuko dira gaur hasiko den Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan-Eusko Label Sarian. Iazko irabazleak, Ai-tzol Atutxa eta Ugaitz Mugerza, ez dira elkarrekin arituko aurten. Bizkaitarrak Julen Alberdi azkoitiarrarekin parte hartuko du, eta mutrikuarrak, Joseba Otaegirekin. Bi bikote hauek Jon Irazu-Xabier Zaldua eta Eneko Otaño-Juanjo López Azpililuetarekin egongo dira A multzoan. B multzoan, berriz, beste hiru bikote arituko dira: Mikel Larrañaga-Donato Larretxea, Iker Azurmendi-Jon Rekondo eta iazko txapeldunordeak, Iker Vicente-Ruben Saralegi.

Lehen jardunaldia gaur ospatuko da Elorrion, eta bertan Atutxa-Alberdi eta Irazu-Zaldua lehiatuko dira. Bihar, Debako Aldats pilotalekuan, 12.30ean, Mugerzak eta Otaegik garaipena bilatuko dute Eneko Otaño eta Juan López Azpilikuetaren aurrean. Txapelketa honen jardunaldietan beste bi lehiaketa burutuko dira: Urrezko Aizkolari Emakume Txapelketa eta Harrijasotze Txapelketa. - N.G.

Herramientas de Contenido