Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Lasarte-Oriak Sahararen aldeko bilketa egingo du

Astelehenetik aurrera kutxa bana egongo da ikastetxeetan eta Emakumeen Zentroan

Sábado, 6 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Lasarte-Oria- Astelehenetik urtarrilaren 19ra bitartean, Lasarte-Oriako zenbait establezimendutan bilketa popular bat egitea pentsatu da, bai janaria biltzeko (arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan), bai produktu higienikoak (konpresak) biltzeko. Elikagaiak ezin dira joan beirazko ontzietan, bidaian hausketarik gerta ez dadin.

Beste urte batez, saharaui herriaren laguntza-deiari erantzunez, Lasarte-Oriako Udalak, Oporrak Bakean programako familiekin eta bere burua eskaintzen duen boluntario ororekin batera, Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabanarekin, Piztu Itxaropena lelopean, kolaboratuko du.

Astelehenetik urtarrilaren 19ra herriko eskoletan eta Emakumeen Zentroan kutxa bana ipiniko da. Urtarrilaren 13an, egun osoan egingo da bilketa supermerkatu hauetan: Urbil, BM berria, Dia, Carrefour Express eta Eroski.

Kutxa bat ipini edo boluntario bezala lan egin nahi dutenek Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri behar dute. - A.M.

Herramientas de Contenido