Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Liburu eta disko azoka solidarioa, Zarautzen

Udal merkatuan eskuratu ahal izango dira gaur eta bihar bigarren eskuko liburu, CD eta DVDak, besteak beste

Sábado, 6 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Zarautz- Berreskuratutako liburu eta disko azoka solidarioa izango da asteburu honetan, gaur eta bihar, Zarauzko udal merkatuan, hain zuzen ere, 10.30etik 15.00etara eta 16.30etik 20.00etara.

Formatu txikiko azoka honetan bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, viniloak eta abar, salgai izango dira eta aldi berean, etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, material horiek berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antola-tzen du azoka esklusio ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko.

Zarauzko Udalak bat egiten du azoka honen helburuarekin. Ingurumen sailak azpimarratu du berrerabiltzearen garrantzia, hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea baitira oinarrizko pausoak. Gainera, aldi berean arrazoi ekonomikoak direla eta, gizartean baztertuak dauden pertsonak lagunduko dira. “Beraz, guztiok animatu nahi zaituztegu azokara hurbiltzera”, adierazi dute Udaletik. - A.R.

Herramientas de Contenido