Gema Ces eta Idoia Larrañaga ‘AITA mANUELEN IPUINAK’ LIBURUAREN EGILEAK

“Aita Manuel Pasai San Pedrokoa da, baina unibertsala da, edozein tokitan koka genezake”

Haurrek San Pedroko patroi handiak, Aita Manuelek, XX. mendean arraun munduan izan zuen garrantzia ez ahazteko liburua idatzi dute Cesek eta Larrañagak

Aitziber Muga - Domingo, 7 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Gema Ces eta Idoia Larrañaga,bere liburuarekin Pasaiako badian.

Gema Ces eta Idoia Larrañaga,bere liburuarekin Pasaiako badian.

Galería Noticia

Gema Ces eta Idoia Larrañaga,bere liburuarekin Pasaiako badian.

Pasaia- Manuel Eugenio Arrillaga, Aita Manuel, oso ezaguna izan zen, eta da, arraun munduan. San Pedroko garaiko estropada, La Blanca izenekoa, oso handi bihurtu zuen, bera patroia zelarik. “Badu oraindik errekor bat, Kontxako sei bandera jarraian irabazi zituen (1927-1932), oso pertsonaia legendarioa da eta gurea da, San Pedrokoa”, azpimarratu du Gema Ces idazleak. Eta bere lorpenak eta figura ez galtzeko, haurrentzako hiru ipuin idatzi ditu, Idoia Larrañagaren marrazkiak lagunduta.

Nola bururatu zitzaizuen Aita Manuelen ipuinak liburua sor-tzea?

-Gema Ces: Orain dela urte batzuk Aita Manueli omenaldi bat egin zi-tzaion eta Aita Manuelen Eguna urtean behin ospatzen hasi zen, pixka bat bere figura herriarentzat berreskuratzeko. Testuinguru horretan liburuaren ideia sortu zen. Guk ez genuen Aita Manuel fisikoki ezagutu, baina zer egin zuen oso ondo ezagutzen dugu;baina haurren munduan konturatu ginen figura hori galtzen ari zela. Guretzat eta herriarentzat hain ezagunak eta inportanteak diren pertsonaia horiek denboraren poderioz galtzen joaten dira eta guk nahi genuen ondare hori eta bere figura jasotzea haurrei gerturatzeko. Baina, liburuaren ideia kaxa batean gelditu zen denbora luze batez.

Eta noiz berreskuratu zenuen liburua idazteko gogoa?

-G.C.: Egun batean pentsatu nuen istorioak idazten hasi behar nuela. Egin nituen ipuinak, eta testuak neuzkanean Idoiari proposatu nion marrazkiak egitea, berak baietz esan zidan eta honekin serio jarri ginen.

Zenbat ipuin jasotzen dira?

-G.C.: Asmatutako hiru ipuin dira, baina badituzte zertzelada errealista batzuk ere, baita marrazkietan ere. Datu batzuk ere eskuratzen dira.

Idoia Larrañaga: San Pedroko zenbait toki azaltzen dira gaur egun existitzen ez direnak: tranbia, Herrerako eliza... garaiko jendearen janz-kera ere ikusten da. Elementu historiko batzuk erabili ditugu.

“Mikromezenazgo kanpainan diru asko lortu genuenez, liburuaz gain beste ekintza kultural batzuk prestatuko ditugu”

Liburu bat argitaratzeko dirua behar da. Nondik jaso zenuten?

-G.C.:Foru Aldundiak crowfounding-eko (mikromezenazgo) programa bat atera zuen (Meta izenekoa) eta dirua hortik atera genuen.

I.L.: Crowfounding kanpaina irailean hasi genuen. Bi zatitan banatzen zen. Minimo bat jarri behar genuen eta diru kantitate hori lortzeko 40 egun genituen, bestela kanpoan geratzen ginen eta lehenengo egunetan diru hori lortu genuen. Gero optimo bat lortu behar genuen liburuaz gain beste ekintza kultural batzuk ere aurrera eramateko. Optimoa 8.000 euro ziren eta guk 12.000 euro lortu genuen.

Beraz, herritarren erantzuna izugarria izan da.

-G.C.: Aportazio txiki asko-asko izan ditugu eta handiak ere bai. Gainera Aldundiak aportazio bakoitzeko kantitate hori bikoiztu egiten zuen. Jendeak oso gustukoa izan du eta oso eskertuak gaude. Ipuinaren ideia azaldu genuenean, ezer fisikoa esku artean izan gabe, proiektuan sinistu zuten. Pertsonaia hau San Pedrokoa da, baina era berean unibertsala da, edozein tokitan koka genezake eta kanpoan ere arrakasta izan dezake.

Aurreikusitako diru gehiago lortu duzue. Zer egingo duzue horrekin?

-G.C.: Herriak gure proiektuari emandakoa itzuli nahi diogu, el retorno deitzen zaio. Beste ekintza batzuk antolatuko ditugu. Baditugu ideia batzuk, baina oraingoz ezer finkorik ez. Orain lasaitasun pixka bat behar dugu.

I.L.: Dirua genuenez, libururako kalitate handiko papera eta tapa gogorra jartzea erabaki genuen.

Non erosi daiteke liburua?

-I.L.: Oraingoz, Hontza liburu dendan eta San Pedroko paper-dendan. Piña Kurdin elkartearen eta gure bitartez ere eskuratu daiteke. Gero beste lekuetan ere jarriko dugu.