Martxan da martxoak 8ko kartel lehiaketa

Bihartik urtarrilaren 22a bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak Zarauzko Berdintasun sailean

Domingo, 7 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Zarautz- Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak Emakumeen Nazioarteko Eguneko X. Kartel Lehiaketa antolatu du eta bihartik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak.

Kartelen gaiak zerikusia izan beharko du martxoarekin 8arekin, eta ezinbestean ondorengo testua eraman beharko du: 2018ko martxoaren 8a - Emakumeen Nazioarteko Eguna. Gainera, egileak hala nahi izanez gero, kartela egiteko aukeratutako gaiari buruzko leloren bat ere sartu ahal izango du.

Lehiaketan parte hartu ahal izango du 16 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izan beharko du.

Lanak nahitaez ordenagailuz egingo dira eta posta elektronikoz bidali beharko dira berdintasuna@zarautz.eus helbide elektronikora. Esan bezala, epea bihar bertan zabalduko da eta datorren urtarrilaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira, 14.00ak arte.

Hala, Udalak bi saritu banatuko ditu. Batetik, epaimahaiak emandako 400 euroko saria, eta bestetik, herritarrek gehien bozkatutako kartelaren 200 euroko saria.

Lehiaketaren oinarriak berdintasunazarautz.wordpress.com-en ikus daitezke. Informazio gehiago nahi dutenek Parekidetasun departamentura jo dezakete, edota 943 005 117 telefonora deitu edo berdintasuna@zarautz.eus halbidera idatzi. - A.R.

Últimas Noticias Multimedia