Ramon Olasagastik irabazi du Zarauzko XXXVI. Lizardi Saria


Ane Roteta - Domingo, 7 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Ramon Olasagasti, Lizardi Sariaren aurtengo irabazlea.

Ramon Olasagasti, Lizardi Sariaren aurtengo irabazlea.

Galería Noticia

Ramon Olasagasti, Lizardi Sariaren aurtengo irabazlea.

Zarautz- Ramon Olasagasti kazetari eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) irabazi du Zarauzko Udalak antola-tzen duen Lizardi Sariaren XXXVI. edizioa, Sasiolako errotaria lanarekin. Hamalau lan aurkeztu dira lehiaketara, eta Olasagastirena hautatu du irabazle gisa Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Alex Gurrutxagak osatutako epaimahaiak.

Lau epaimahaikideek nabarmen egin dute Olasagastiren Sasiolako errotaria lanaren alde, eta Olasagastik 2013an ere irabazi zuen sariketa, Sugaar ipuinarekin. Nekane Iribar Kultura zinegotziak Lizardi Sariaren garrantzia gogoratu du: “Lehiaketa hau historikoki erakusleiho bikaina da, eta euskarazko ipuingintzan duen garrantzia eta tradizioa handia da. Sariaren helburuetako bat gazteen artean irakurzaletasuna piztea da eta ziur nago Olasagastiren lanak helburu hau betetzeko bideari helduko diola”.

Hala, idazleak 4.000 euro jasoko ditu ordain sari, bere lana argitaratzeaz gain. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan Udalak doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko da, datorren apirilaren 23an, Xabier Lizardiren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez.

Sasiolako errota da ipuin honen gune klabea: “Sasiolako errotako egun beldurgarri hartaz geroztik dena aldatu zen. Misterioa, fantasia eta beldurra elementu klabeak dira lehen lerrotik. Errealitatearen eta fantasiaren arteko mugan mugitu dira gure herrietako pasadizo eta istorioak, egia eta gezurra natural-natural konbinatuz. Sasiolako errotariak ere halaxe egiten du, ahozko tradizio aberatsa literatura idatziaren planora ekarriz”.

Bi narratzailerekin jolastuz, plano tenporal bi ezkontzen ditu ipuinak. Urrunenekoak XX. mende erdira eramaten gaitu, Sasiolako errotan desagertu zen Jatsu gaztearen istorio ilunera. Istorio horren azken puntua, ordea, ez dago oraindik jarria. Beste plano tenporala gaur egungo gertaerena da: Ander gaztea da protagonista nagusia, eta beste hainbat pertsonaiak ere rol garrantzitsuak dauzkate, hala nola, Ainarak edo irakasleak. Plano bi horiek pixkanaka lotuz doaz ipuinak aurrera egin ahala, eta laguntasuna eta bullinga, beldurra eta ausardia, mendekua eta damua jorra-tzeko dira, besteak beste.

Bestalde, hizkuntzaren erabilera eraginkorra egin duela nabarmendu dute: “Euskarak hamaika kolore har ditzake, eta ipuin honek hori erakusten du: hizkera aberatsa ez ezik, eraginkorra eta txispaduna da, hizkun-tzaren errekurtsoak naturaltasun eta graziaz aprobetxatzen dituena, narrazioa behartu gabe”.