Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Elurra teilatuan, Herodes herrian

Astotxo Eguna ospatu zuten atzo Lazkaon. Dudarik gabe, eguraldiak protagonismoa izan bazuen ere, herri antzerkiak ohiko arraskasta eskuratu zuen eta Enkanterriko asto lehiaketak ere jendea gerturatu zuen.

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Lunes, 8 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Lazkao Txiki plazan, Herodesek profetaren berri izaten du eta ondoren, dekretua irakurtzen du.

Lazkao Txiki plazan, Herodesek profetaren berri izaten du eta ondoren, dekretua irakurtzen du.

Galería Noticia

Lazkao Txiki plazan, Herodesek profetaren berri izaten du eta ondoren, dekretua irakurtzen du.

Zuri-zuri esnatu zen atzo Lazkao, elur kapa sendo batez dotore jantzita, beste hainbat herritan gertatu zen bezalaxe. Giro hotzak asko eta asko ezustean harrapatu bazituen ere, egun berezia bizi zuten atzokoan herrian, izan ere, Astotxo Eguna ospatu zuten. Tradizio handia duen ekitaldia da, 1652. urtean du hasiera. Urterik urte jende asko inguratzen du, nahiz eta eguraldiaren eragina nahita ez nabarmendu zen atzokoan.

Goizean goizetik, kostata baina jendea kalera irteten hasi zen. Lazkaotarrentzat aparteko eguna izaten da eta herriak, dudarik gabe, bat egiten du antolatzen diren ekintzetan. Hala, asko hurbildu ziren Zistetar komentuaren inguruetara olatak erostera eta hotzari aurre egiteko monjek eskainitako salda beroa har-tzeko aukera ere aprobetxatu zuten. Gainera, komentuaren barnean Presbiterioan Jesusen familiaren Egiptoko ihesaren irudiak zeuden jarrita eta dezente inguratu ziren horiek ikustera. Gehienek nabarmendu zuten irudiak zeinen ongi zeuden eginda eta batez ere, piezek oso aurpegi alaiak zituztela.

propioaEuria mehatxuka izan arren, ateri iraun zuen eta 13.00ak pasata hasi zen eguneko ekintza nagusiena, Egiptorako ihesa an-tzezlana. Ehun lagun baino gehiago biltzen ditu ikuskizun honek eta parte hartzaileek, gainera, hotza albo batera utzi eta aktore papera guztiz barneratu zuten. Hiru gradu eskas egon arren, guztiek garai hartako trajeekin jantzita antzeztu zuten, eta beraz, sandaliekin iraun zuten saioak irauten zuen bitartean. Ikusleen artean, nola ez, harridura sortu zuen horrek eta txalotua izan zen jendearen profesionaltasuna.

Astotxo Egunean antzezten den istorioa ia-ia beti berdina den arren, urtez urte aldaketa batzuk egiten dituzte, momentuari egokituz. Ohiko legez, Herodesek, Errege izateko jaio den haur baten berri jaso zuen eta herrialdeko agintea galduko duenaren kezkaz, bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindua eman zuen hark sortutako dekretu baten bidez. Erabaki horrek herritarren haserrea pizten du, eta azkeneko eszenan halaxe erakutsi zioten, gainera. Jose eta Mariari aingeru batek emango zioten erabaki honen berri, eta ihes egiteko aholkua eman zioten. Kasu egiteko erabakia hartu zuten biek, eta ihesaldi horretan Belengo herria izango dute gordeleku, Herodesek bere dekretua betearazten duen bitartean.

Axier Sukiak egin zuen, beste urte batez, Herodesen papera eta kantatzen hasi zuen bere interpretazioa: “Elurra teilatuan, Herodes herrian”. Horrek berak barre algarak piztu zituen inguratu zirenen artean, inork ez baizuen espero umoreari horrela heltzea. Nork bere ikutua ematen dio ekintza honi, eta ikuskizunak iraun zuen bitartean nabarmen gelditu zen hori. Esaterako, Jose eta Mariak gaua pasa zuten estalpea suntsitzeko agindua eman zuen Herodesek eta behin hura botata, elurra esku artean hartu eta herritarrei bota zion. Inork ez zuen espero halakorik, baina erantzuna ere izan zuen. Herodes karroza gainean zeramaten bitartean, herriko haurrek elur bolak egin eta hari bota zizkioten, mendekua eginez. Eta berriz ere, ikusleak barrez lehertu ziren. Bestalde, Herodesek elurrari aipamen bat baino gehiago egin zizkion, bere ukitua emanez.

genetika onaAzken 19 urteetan bezala, Enkarterri arrazako astoen Gipuzkoako lehiaketa eta kalifikazio ofiziala egin zen plazan. 80 buru aurkeztu ziren lehiaketara eta arretan Luzio Jauregiren Urtain astoak irabazi zuen. Emeetan, berriz, Joxe Mari Lopetegiren Pluto izan zen irabazlea. Aurtengoan genetika ona izan da garaile, izan ere, Plutoren aita da Urtain, eta biak gailendu ziren sariketan.