Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Landa eremuan hondakinak biltzeko sistema aldatu da

Azpeitiko Udalak ekarpen guneen ateak zabalik utziko ditu urtarrila bukaera arte;ondoren txartela beharko da

Martes, 9 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Landa eremurako ezarritako ekarpen gune bat.

Landa eremurako ezarritako ekarpen gune bat.

Galería Noticia

  • Landa eremurako ezarritako ekarpen gune bat.

azpeitia- Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko prozesua aurrera doa Azpeitian. Udalak iaz esan bezala, 2018an zehar ezarriko da guztiz txipdun edukiontzien bidezko bilketa, eta lehen pausoa eman da dagoeneko. Honela, landa eremuko bizilagunei sistema berria ezarri zaie.

Modu honetan, landa eremuan lanketa berezia egin ostean, atzotik ekarpen guneetan uzten hasi dira hondakinak, beti ere, gaika sailkatuta. “Orain artean auzoetan bilerak egin dira, hezitzaileak etxez etxe bisitak egin dituzte sistemaren berri eman eta zein ekarpen gunetan bota behar dituzten hondakinak zehazteko, herritarren ekarpen eta iradokizunak jaso, aztertu eta erantzun zaizkie eta sistema berrirako behar den materiala ere banatu zaie”, agertu dute udaletxetik.

Material guztia banatu zaie, ekarpen guneak zabaltzeko txartelak izan ezik. Txartel horiek hilabete amaieran banatuko zaizkie. Bitartean, guneetako ateak irekita egongo dira, hondakinak nahi dituztenean botatzeko. Urtarrila amaieran, ordea, txartel bidez bakarrik zabaldu ahal izango dituzte ekarpen guneak.

Zalantzak argitu edota informazio gehiago nahi duten landa eremuko herritarrek Urola Erdiko Mankomunitatearekin jarri beharko dute harremanetan, horretarako Enparan kaleko 34. zenbakiko bulegora joan ahal dira, 943 857 319 telefono zenbakira deitu, edota ueue@urolaerdia.eus helbide elektronikora idatzi. - Eregi

Herramientas de Contenido