Orioko Zaharren Babeslekuak batzarra egingo du bihar

2018(e)ko urtarrilaren 9a, asteartea - 11:29etan eguneratua

ORIO – Orioko Zaharren Babeslekuak urteroko batzarra egingo du bihar arratsaldean, kultur etxeko areto nagusian 16.15ean. Hala, besteak beste, 2017 jardueren memoria, ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2017 urteko balantzea egingo dira. Horretaz gain, zuzendaritza batzordeko kideak ere berritu egingo dira. Bestalde, babeslekuak gogoratu duenez, urtarrilaren 22tik 26ra kobratuko dira 2018ko bazkideen kuotak. – A.R.