Usurbilek bi ikastaro antolatu ditu

Parekidetasun sailetik prestatu diren tailerrak aste honetan hasiko dira, doakoak dira, baina izena eman behar da

2018(e)ko urtarrilaren 9a, asteartea - 06:17etan eguneratua

Usurbil- Aste honetan hasiko dira Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatu dituen bi ikastaroak. Bata, Emakumeen ahalduntzea: emozioen tailerra izenekoa izango da eta bertan parte hartzeko izen-ematea gaur bertan amaitzen da. Beste ikastaroaGorputz ikusezinak ikusten. Moda, jabekuntza feministarako tresna izenekoa da eta izen-ematea ostegunean amaituko da.

Bi ikastaroak doakoak izango dira eta insripzioak telefonoz (943 377 110) edo posta elektronikoz (parekidetasuna@usurbil.eus) egin daiteke.

Lehenengo ikastaroari dagokionez, Pepa Bojó psikologoak gidatuko du. Eskolak ostegunero izango dira 17.00etatik 19.00etara, bake epaitegiko atzealdeko lokalean, urtarriletik martxora arte.

Bigarren ikastaroa sei larunbatetan emango da: urtarrilaren 13an eta 27an, otsailaren 10 eta 24ean eta martxoaren 10 eta 24ean, 9.30etik 13.30era bitarte, Potxoenean.

Ikastaro honen helburua “emakumeek zapaltzen dituen moda eredu dominantea deseraikitzea da;batetik, estereotipoak eta kanon estetikoak iraultzea eta gorputzen aniztasuna inbisibilizatzen duten marketingeko neurri industrialekin apur-tzea;eta, bestetik, geroz eta etekin ekonomiko handiagoa lortzeko modako industriak beste herrialdetan esplotatzen dituen ehungintza enpresetako langileen, gehiengoa emakumeak, egoeraren inguruan kontzientziatzea eta moda jasangarriaren bidean alternatibak eskain-tzea”, adierazi dute ikastaroaren antolatzaileek.

Hiru atal izango ditu ikastaroak: Gure gorputzaz jabetu eta gozatu, gorputzen aniztasuna ikusarazi eta aldarrikatzeko;Gure sormena josi eta gorpuztu, jantziak josten eta pertsonalizatzen ikasteko;eta Moda jasangarria jantzi, ingurumena, giza eskubideak eta lan eskubideak errespetatzeko. - A.M.