Zestoa Lagunkoiaren bilera irekia egingo da bihar arratsaldean

2018(e)ko urtarrilaren 9a, asteartea - 11:29etan eguneratua

ZESTOA – Zestoa Lagunkoia programaren bilera irekia egingo da bihar kultur etxean (18.00). Proiektua Eusko Jaurlaritza Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Matia Institutuaren laguntzarekin, pertsonen zahartze prozesuaz baliatu eta herriko bizitzan ongizate sortzaile eta protagonista bihurtzeko helburuarekin. Etxebizitzaz hitz egingo da eta orain arte egindako proposamenak zein egoeratan dauden argituko da. – A.R.