Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Elgoibarko Herriko Antzokian ekaina arteko kultura eskaintza aurkeztu da

‘La Rosa del Azafrán’zarzuela eta ‘The primitals’ acappella komedia musikaladira hitzordu nabarmenenak 

2018(e)ko urtarrilaren 11a, osteguna - 10:54etan eguneratua

ELGOIBAR – 2018 urtea estreinatu berri denean, Elgoibarko Udalak Herriko Antzokian hurrengo hilabeteetan eskainiko den kultura eskaintza aurkeztu du. Urtarrila eta ekaina arteko programazioa jakinarazi du eta arduradunen esanetan, “gustu eta adin guztiei zuzendutako ekintza anitzez osaturik dago sei hilabete hauetako egitaraua: helduentzako antzerkiak, umeentzako ikuskizunak, musika jardunak, galak, aurrez grabaturiko operak...”.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, urtarrilaren 26an eskainiko den La Rosa del Azafrán zarzuela, otsailaren 23ko The primitals (Bros &Yllana) a cappella komedia musikala, edota Joseba Apaolaza eta Sara Cozar aktore ezagunak protagonista dituen Ergela antzerkia. Ikuskizun hau apirilak 13an izango da.

Era berean, ikusle eta zaleen gozamenerako beste hainbat saio ere programatu dira;ume, haur eta gaztetxoentzat adibidez, Go!azen telesail famatuaren antzerki musikala izango da urtarrilaren 21ean. Musikarekin jarraituz, Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxagak kontzertua eskainiko dute hilaren 19an, eta otsailaren 2an Asier Serrano abeslariaren txanda izango da.

Dantzak ere izango du bere tartea hilabete hauetan zehar. Apirilaren 21ean eta 22an Aurresku eta soinu zahar txapelketa jokatuko da eta maiatzaren 11n, Leonard Bernstein konpositorearen inguruko balleta izango da. Ekainaren 13-14-15 asteburuan, Biraka Dantza Taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Kasu guztietan, sarrerak Kutxabanken edota antzokiko leihatilan (larunbatero 19.15etik 21.45era) erosi ahal izango dira. Saldu gabe geratzen diren sarrerak, egun berean leihatilan egongo dira salgai.

BONOAKElgoibarko Udalak erabiltzaileei bonoak izateko aukera anitz eskaintzen dizkie. Hala Zine Bonoarekin lau saiotara doazen erabiltzaileek bosgarrena doan izango dute.

Ikuskizun eszenikoen bonoarekin bi saiotara doazenek hirugarrena doan izango dute. Ikuskizun eszenikoetara joaten diren adingabeen laguntzaileentzako bonoarekin, adingaberen bati haurrentzako ikuskizun eszenikoetara laguntzera doanak, eta lau aldiz joanez, doan sartuko dira laguntzaile gisa doazen bosgarren aldian. 13 urtetik gorakoentzat da.

Bono hauez gain, bi bono berezi daude Gazte Txartela duten gazteentzat. – Eregi

Herramientas de Contenido