Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Endika Mantecon korrikalari segurarra

“Loteria bat da Zegama-Aizkorri mendi maratoiko dortsala eskuratzea”

Zorte handiarekin amaitu zuen urtea Endika Mantecon segurarrak: Zegamako San Silbestrean aurtengo Zegama-Aizkorri maratoirako dorsala lortu zuen

M. Aranburu - Jueves, 11 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Endika Mantecon, korrikalari segurarra.

Endika Mantecon, korrikalari segurarra.

Galería Noticia

  • Endika Mantecon, korrikalari segurarra.

segura- Iaz egin zuen lehengo aldiz Endika Mantecon segurarrak Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta aurtengo edizioan ere irteera puntuan izango da 42 kilometroak egiteko asmoarekin. Bi aldietan, baina, ez du dortsalaren zozketa handiari itxaron behar izan: Zegamako San Silbestre lasterketari esker lortu du;iazkoan lagun bati tokatu eta hark berari eman zion eta aurten berari tokatu zaio.

2017an Zegama-Aizkorrirako dortsala lagun batek emanda lortu zenuen, ezta?

-Bai, hori da. Lasterketa atera baino lehendik hitz eginda geneukan gure artean, kuadrillan. Bost atera ginen eta bagenekin nork nori emango zion dortsala tokatuz gero. Halaxe, Ioritz Arizkorretari tokatu zitzaion.

Nola jaso zenuen berria?

-Lasterketa amaitu bezain laster etxera joan nintzen, gaixo nengoen eta. Lagunak deitu egin zidan esanez dortsala tokatu zitzaiola eta momentuan ez nuen sinetsi, baina ondoren beste lagun batzuk ere esan zidaten eta oso albiste ona izan zen.

Aurtengoan zuri tokatu zaizu.

-Bai. Aurten, goizean, Beasaingo San Silbestrea egin nuen eta amaitutakoan tabernara joan nintzen lanera. Nahiko berandu ari nintzen bazkaltzen eta lagun batek deitu zidan esateko ea noiz gindoazen Zegamara. Nik uste nuen beranduago hasten zela eta beraz, korrika eta presaka prestatu eta halaxe joan nintzen.

Jende pila bat zegoen eta lagunak jaso zidaten dortsala korrika egiteko. Kotxean nengoela, baina, zalantzan egon nintzen atera edo ez. Izugarrizko euri zaparrada ari zuen, ho-tza, haizea, goizean korrika eginda nekatuta nengoen... baina azkenean animatu egin nintzen.

Eta amaitu ostean etorri zen poza: Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dortsala lortu zenuen.

-Korrika egin ostean kotxera joan, aldatu, eta plazara inguratu ginen. Badaezpada ere dortsala poltsikoan hartu nuen, ez dakit zergatik. Zenbakiak esaten hasi ziren eta ondokoarekin hizketan nengoen lasai. Segituan lagun batek esan zidan hori nire zenbakia zela. Noski, hark jaso zidan San Silbestrean korrika egiteko dortsala eta beraz, gogoratzen zen zein zen zenbakia. Nik, berriz, hartu, kamisetari lotu eta begiratu ere ez nuen egin. Poltsikotik atera, aterkia albo batera utzi eta Zegama-Aizkorrirako pasearen bila joan nintzen poz-pozik.

Zozketa bidez hiru dortsal banatzen dira, baina zaila da tokatzea, ezta?

-Laneko batekin komentatzen aritu naiz aste honetan eta estatistikak ateratzen aritu gara. 350 pertsona ingururentzat 3 dortsal banatzen dituzte Zegaman, beraz, bat eskura-tzeko aukerak oso eskasak dira. Kirolprobak bidez apuntatuz gero, 10.000 lagunen inguruan 250 dortsal banatzen dira, zozketa bidez kasu honetan ere. Beraz, bide horretatik bat eskuratzeko posibilitate gehiago daude, nahiz eta hasiera batean ez nuen hala pentsatzen.

Eta zergatik ez zenuen hala pentsatzen?

-Ez dakit, jendeak esanda edo. Egia esan nire kasuan Zegaman tokatzea errazagoa izaten ari da hala ere. Baina azkenean loteria bat da Zegama-Aizkorriko mendi maratoirako dortsala eskuratzea. Baina jolastu gabe ez da tokatzen.

Dortsala lor daitekeelako ateratzen zara bertako San Silbestrean?

-Zegama delako ateratzen naiz, ez duzu uste inoiz tokatuko zaizunik, ez zara horren bila joaten. Seguran ez dugu San Silbestreko lasterketarik, eta gainera, urteroko ohitura da Zegamara joatea eta iaz dortsala lortu ondoren, eskertzeko modu bat bezala hartu dut.

Nolako esperientzia izan zen iazkoa?

-Izugarria. Ia presiorik gabe joan nintzen lasterketa guztian zehar. Entrenatzerako orduan egia da hasieran oso indartsu hasi eta lasterketa askotan apuntatu nintzela. Hala, lesionatu egin nintzen eta ia ez nuen entrenatu ere egin Zegamarako. Fisioterapeutak eta guzti esan zidan ez nengoela egiterako moduan, baina Zegama Zegama da, eta banekien bai ala bai egingo nuela. Bidea ondo ezagutzen nuen eta asko kontrolatzen eta disfrutatzen joan nintzen. Ea aurten ere halaxe ibiltzen naizen.

Herramientas de Contenido