Juan Antonio Urbeltz ‘’martin zalakain’ obraren zuzendaria

“Dantzaren mundu sinbolikoa oso indartsua da, erraz iristen da jendearengana”

Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:16h

Urbeltz, atzo Baluarten egin zen aurkezpenean.

Urbeltz, atzo Baluarten egin zen aurkezpenean.

Galería Noticia

Urbeltz, atzo Baluarten egin zen aurkezpenean.

las claves

iruñea- Juan Antonio Urbeltzen dantza tradizionalaren munduan duela mende erditik hona egin duen ikerketa eta berreskurapen lana ez da inolako txikikeria. 1960ko hamarkada erdialdean ekin zion informazio bilketari, berreskurapen lan zabala osatuz. Bigarren urrats batean, dantza horiek jendartean aurkezteko modu berri bat bilatzeari ekin zion, doinu eta jantzien bitartez batez ere. Orain, dantza herrikoi eta tradizional horiek modu dramatizatu batean jendarteratzea du helburu, eta horretara dator bihar Iruñean aurkeztuko den Martin Zalakain.

Zalakain abenturazalea eleberri zabala da. Nola lortu duzue obra osoa dantza eta antzerkia uztar-tzen dituen ikuskizun honetara eramatea?

-Koro Navarrok egindako itzulpenean oinarritu gara. Hortik, Harkaitz Canok sintesi moduko bat egin du. Zergatik? Ander Lipus aktoreak testu osoa jakin beharra zuen, errezitatzeko. Koro Navarroren liburutik, sei orriko luzera duen testua sortu du Canok. Lipusek ikaragarri ondo eramaten du berera testua, narra-tzailearen ahotsa da. On Pioren paperean sartzen da, eta hori ez da broma. Oso lan ona egin dute. Narrazioan gauza bat pasatzen da, obra ezagutzen baduzu, euskaraz ez jakinda ere, ongi jarraitu dezakezu eszenatokian gertatzen dena. Euskararen alde egin behar da, eta hori argi geneukan. Ni 40 urtean sortu nintzen eta gerrako mutilatua naizela esaten dut, ez zait gorputz atalik falta, baina mingaina moztu zidaten. Euskara kendu zidaten.

Barojaren lan hau zerbait bada, abenturazko eleberria da. Nola lortzen da gerra eta abentura ku-tsu hori dantza ikuskizun batean mantentzea?

-Badira elementu batzuk oso nabarmenak, zentzu horretan, obran zehar. Hiru zatitan banatzen da eleberria: protagonistaren haurtzaro eta gaztaroa, Martin eta Kattalinen arteko harremana eta gerra garaia. Haurtzaroaren garaian, adibidez, 9-10 urteko mutiko eta neska bat aterako dira dantzara, eta ondoren Martin eta Carlosen arteko gatazka islatzen da makil dantza baten bitartez. Ezkontzaren eszenan, zinta-dantza bat egiten da. Zinta dantzan, Kattalinek soinean daramatza zintak, sabel aldean. Zinta dantza, ehunarekin lotutako dantza bat da, patuarekin lotuta dago, eta Martin eta Kattalinen arteko lotura islatzen du. Bien patua da. Dantza hauek hasi ondoren, preso hartzen dute Martin, kartzelan sartzen dute, Lizarran. Hor, bolero bat sartu dugu. Zergatik? Lizarrako larraindantza boleroekin lotuta dagoelako. Nire emazteak bolero ikaragarri polita sortu du zati horretarako.

Dantzaren mundu sinbolikoa, beraz, oso nabarmen agertzen da obran.

-Bai. Dantzaren mundun sinbolikoa oso indartsua da, eta sinbolismoarekin zerbait gertatzen da: birus bat bezalakoa da, erraz zabaltzen da. Alde batetik edo bestetik iristen da. Izugarri polita da ikustea nola iristen den jendearengana.

Eszenografia muntatzerakoan edota jantzietan ere kontutan izan duzue sinbolismo guzti hau?

-Bai. Ezkontzarako, adibidez, zeta urdin handi bat jartzen dugu, nire alabak sortutakoa. Berak Arte Ederrak ikasi zituen... Oihalean josita, zilarrezko izar piloa agertzen dira, izugarri ederra da. Sorkuntza guztia herrikoia izan da, nolabait. Jan-tziak ere izugarri ederrak dira, XIX. mendekoak diruditenak.

Bost dantzari talde, 20 musikari inguru, Artedramako kideak... Jende andana bildu zarete lan honen bueltan. Nolakoa izan da elkarlana?

-Zatikatu egin dugu prozesu guztia, baita obrako koreografiak ere. Bakoitzak bere lekua zein den badaki, eta bakoitzak landu du atal hori. Inplikazioa handia izan da. Asteburuetan, denak elkartu eta bakoitzak landutakoa elkartu dugu.

Dagoeneko Bilbotik eta Donostiatik igaro izan zarete obrarekin. Zeintzuk izan dira bi aurkezpen horietan izan dituzuen sentsazioak?

-Dantzarien aldetik, Arriagatik bi metro eta erdi neurtzen atera ziren, kar-kar... Beraientzat izugarria da, obraren sorkuntza prozesuan oso inplikatuta egon direlako. Oso arrakastatsuak izan dira lehenengo emanaldiak. Erronka bat izan da gure-tzat Arriagan estreinaldia egitea, oso arrakastatsua izan zen.