Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Beasain eta Ordizia, Antzerki Garaia programak batuta

Urtarrilaren 18an hasiko da aurtengo edizioa eta launa emanaldi izango dira ikusgai bi herrietan

M. Aranburu - Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Xabier Matarranz eta Joseba Aranburu, Beasain eta Ordiziako Udaletako zinegotziak programa aurkezten.

Xabier Matarranz eta Joseba Aranburu, Beasain eta Ordiziako Udaletako zinegotziak programa aurkezten.

Galería Noticia

  • Xabier Matarranz eta Joseba Aranburu, Beasain eta Ordiziako Udaletako zinegotziak programa aurkezten.

ordizia- Beasain eta Ordiziako Udalak Antzerki Garaia programa elkarrekin antolatzen daramatzate 24 urtez eta aurtengo proposamena ere aurkeztu berri dute. Guztira zortzi obra izango dira ikusgai: lau Usurbe Antzokian eta beste lauak Ordiziako Herri Antzokian. Bestalde, zortzi emanaldi horietatik sei euskaraz izango dira eta bi gaztelaniaz. Hala azaldu du Xabier Matarranz Beasaingo Udaleko kultura zinegotziak: “kalitatezko eskaintza egiten saiatzen gara eta euskarazko produkzioak zein euskararen presentzia ere bermatzen dugu”.

Datorren urtarrilaren 18an, osteguna, hasiko da aurtengo edizioa Beasainen. Usurbe Antzokian Obra de Dios eskainiko dute, 20.00etan. Hurrengo egunean ere obra bera ikusteko aukera egongo da leku berean, baina 22.15ean. “Izatez ostiralean bi emanaldi egon behar ziren baina ordutegiak ez zuten ezkon-tzen eta beraz, ostegunean hasiko da aurtengo Antzerki Garaia programa”, azaldu du Matarranzek.

Txandaka joango dira bi herrietako antzokiak bakoitzean lau emanaldiak osatu arte;guztira zortzi. Ikuskizun guztien ordutegia berdina izango da;hau da, 22.15ean hasiko dira. Gauzak horrela, honako egutegia osatu dute bi Udalen artean: otsailaren 2an Ordiziako Herri An-tzokian Etxeko Saltsak antzerkia izango da, Otsailaren 16an Usurben Txarriboda, martxoaren 2an The Funamviolistas emanaldiak hartuko du Ordizia, martxoaren 16an Zerura Eroria izango da ikusgai Beasainen, martxoaren 23an Ergela Ordizian, apirilaren 13an Miss Karaoke Beasainen eta aurtengo Antzerki Garaia programa Ez Dok Hiru emanaldiarekin amaituko da, Ordizian.

publiko fidelaSarrerak dagoeneko salgai daude eta hamar euro ordaindu beharko dira emanaldi bakoitzagatik. Hala ere, abonuak ateratzeko aukera ere jarri dute: “denboraldi osorako txartelak 60 euro balio du eta egitaraua osatzen duten emanaldi guztietara sartzeko aukera eskaintzen da”, gaineratu du Matarranzek. Hala ere, deia zabaldu du: “denboradi osokoa atera nahi dutenei ahalik eta azkarren egiteko eska-tzen diegu, banakako txartelak erosterako orduan arazoak izan ez daitezen”, nabarmendu du.

“Azken hiru urteetako datuetan beherakada bat nabaritu bada ere, iazko edizioan berriz ere ohiko zenbakietara itzuli ginen. Bataz beste, 180 pertsona joaten dira emanaldi bakoi-tzera eta asko eskertzen dugu horrelako publiko fidela izatea edizioz edizio”, esan du Matarranzek.

Herramientas de Contenido