Igandean ekingo diote Getarian San Anton eguneko egitarauari

Txakolin uzta aurkezteaz gain, Haimar Zubeldia eta Unai Agirre omenduko dituzte asteazkenean

Ane Roteta Gorka Estrada - Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:17h

Jendea txakolin uzta berria probatzen, iazko San Anton egunean.

Jendea txakolin uzta berria probatzen, iazko San Anton egunean.

Galería Noticia

Jendea txakolin uzta berria probatzen, iazko San Anton egunean.

Getaria- Datorren asteazkenean ospatuko da San Anton eguna Getarian eta, horrekin batera, aurtengo txakolinaren uzta berria aurkeztuko da. Gainera, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egiten duten pertsona edo entitateei omenaldi bat eskaintzen zaie eta aurtengoan, Haimar Zubeldia eta Unai Agirre izendatuko dituzte Mahasti Jaun. Lehena konpetizio profesionaletik erretiratu delako bizi guztia txirrindulari-tzan ibili ostean, eta bigarrena, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako teknikoa delako eta Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalista izatea lortu duelako.

San Anton eguna indartsu dator, beraz, baina getariarrak igande honetan hasiko dira egun horren aitzakian festa giroan murgiltzen, bertso saio batekin. Hala, txapelketa nagusian izandako sei bertsolari izango dira igande honetan Cristobal Balenciaga museoan: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Igor Elor-tza, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzaile, berriz, Uxue Alberdi arituko da. Saioa 18.00etan hasiko da eta sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke turismo bulegoan (egunean bertan, lehiatilan).

San Anton egunaren bezperan ere zenbait ekitaldi izango dira. Hala, arratsaldean txokolatada izango da plazan (17.00), eta 18.00etan, berriz, Tomaxen abenturak-en eskutik Hiru ipuin pailazo ikuskizuna ikusteko aukera izango da frontoiko karpan. Ondoren, buruhandiak ibiliko dira kalez kale Sugarri txarangak lagunduta.

San Anton egunean txakolin uzta berriaren zain egongo dira bertara-tzen diren guztiak, baina goizetik nabari ahal izango da festa giroa. Izan ere, 9.00etan Gazte Alaiak txistulari taldearen diana izango da, eta 10.30etik aurrera Harritarten, plazan eta Berdura plazan, azoka izango da. Ondoren helduko da uzta berriaren aurkezpena, 12.15ean hain zuzen ere, eta hortik aurrera txakolina dasta-tzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gainera, Kupela taldeak girotuko du goiza. Jarraian, udaletxeko balkoitik Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak arituko dira.

Eta dena ez da horrekin amaituko, arratsaldean herri kirolak ikusteko aukera izango baita herriko frontoian, 18.00etatik aurrera. Bertan izango dira Arria V, Hodei Ezpeleta, Mieltxo Mindegia eta Goizeder Beltza aizkolariak, eta Mikel Lopetegi Urraeta Hodei Iruretagoiena Izeta IV harri-jasotzaileak. Egunari amaiera biribila emateko, bertsolarien bigarren saioa eta Kupela taldeko Zabale eta Larrañaga trikitilariak izango dira giroa alaitzen.