Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
goierri

Gorputz biluzien edertasuna

pedro gaztañaga artista ordiziarrak hogei pinturekin erakusketa ireki zuen atzo barrena kultur etxean. erretratu biluziak dira guztiak eta jendearengan “erreakzioak” bilatzen ditu egileak

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Sábado, 13 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h

Pedro Gaztañaga pintore ordiziarra haren erakusketa osatzen duten lanekin batera, Barrena Kultur etxean.

Galería Noticia

  • Pedro Gaztañaga pintore ordiziarra haren erakusketa osatzen duten lanekin batera, Barrena Kultur etxean.

Guztira 20 lanek osatzen dute Pedro Gaztañaga ordiziarraren Senses: Adam &Eveizeneko azken erakusketa. Atzo arratsaldean bertan izan zen inaugurazio ekitaldia Ordiziako Barrena Kultur Etxean, eta lanak ikusgai izango dira astelehen honetan hasi eta datorren otsailaren 2a arte, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara bitartean.

Hogei lan osatu ditu eta guztiak erretratu biluziak dira. “Jendeak espero ez duen gaia” landu duela azaldu du Gaztañagak: “Gezurra badirudi ere, oraindik ere erretratu biluziak ikustea kostatu egiten da, batzuei atzera egiten die, eskandalizatu egiten dira”. Berak horixe bera bilatzen du lan sorta honekin, eta bide batez, “probokatzea” ere lortu nahi zuela aitortu du: “Gaia aitzakia bat izan da biluziak margotzeko. Jendearen erreakzioa bilatzen dut, zerbait eragitea haiengan”.

Ez da lan erraza izan, bide luzea egin behar izan du ordiziarrak honaino iristeko. Hain zuzen ere, ia hiru urteko lana dago koadroen atzean. “Honen aurreko erakusketa erretratuekin osatutakoa izan zen eta bertan bazeuden bi margolan biluziak zirela. Pedro Usabiaga argazkilariaren galerian, Donostian, jarri nituen ikusgai eta hark esan zidan biluziak oso politak atera zi-tzaizkidala eta ea zergatik ez nuen sorta bat egiten”. Eta halaxe hasi zen ideiari heltzen.

gorputz errealakEgiten dituen erretratuak pertsona errealenak dira, eta beraz, lehenengo lan hori egiteko prest zeuden pertsonak bila-tzea izan zen. “Usabiagak berak bazeuzkan kontaktu batzuk eta hasieratik asko lagundu ninduen, bitartekari moduan aritu da denbora guzti honetan. Bestalde, badaude batzu batzuk niregana jo dutenak parte hartu nahi zutelako”, azaldu du artistak. Hala ere, onartu du zenbaitetan ez zuela uste serie hau osatuko zuenik jende falta zela eta. “Konfiantza behar beharrezkoa da eta ez da erraza ezezagun baten aurrean biluztea”, azaldu du. Behin baiezkoa lortuta, baina, pertsona horiei argazkiak atera eta hortik hasten da margotzen. “Argazki dezente ateratzen ditut, badaezpada”.

Hogei lan horietan, hamar gizonezko eta hamar emakumezko agertzen dira, eta binaka daude kokatuta erakusketan. “Nik emakumezko bat gizonezko baten ondoan jarri dut, baina bikote horiek arrazoi garbirik gabe daude horrela jarrita. Beste modu batera ere nik uste ondo geldituko zirela, baina egia da bikoteak osatzerakoan komunean elementuak dituztelako jarri ditudala”, nabarmendu du.

Denetik aurki daiteke margolanetan. Esaterako, emakumezkoen kasuan gehienak modeloak direla agertu du eta adibide moduan jarri du duela urte batzuk Parisen desfilatu izan duen modelo internazional bat badagoela, eta baita Miss España izandako bat ere, haurdun agertzen dena, gainera: “Askok prestutasuna erakutsi dute lana egiterako orduan eta hori asko eskertu dudan zerbait izan da”. Gizonezkoen kasuan, gehienak kirolariak dira eta hori egindako koadroetan ere antzematen da, izan ere, guztiak gorputz sendo eta indartsuak dituzte. “Niri gauza politak margotzea gustatzen zait, baina margotzen duzunaren izaera edo arima kanporatzea ere bilatzen dut”, onartu du.

zehatzTxikitatik figurazioa gustatu izan zaio Gaztañagari. “Arraro xamarra nintzen horregatik, baina betidanik giza gorputzak eta erretratuek atentzioa eman didate, bai Arte Ederretako ikasketak egin nitu-enean eta baina ondoren ere”.

Erretratuak margotzerako orduan, baina, aurpegiaz gain, eskuak eta hankak asko zaindu behar direla adierazi du: “Gaizki gelditzen badira segituan nabaritzen da, ez da naturala ikusten. Erretratuetan, noski, xehetasunetan dago gakoa”.

Lan bakoitza erreala bada ere, ingurunea berak asmatua izan da. Beraz, animaliekin, ur azpian zein arbola baten gainean ikus daitezke erretratuetako protagonistak. Hala azaldu du margolariak horren arrazoia: “Adam eta Everen garaia joan nahi nuen nolabait, eta orduan bekatua eta lotsa ez ziren existitzen, ez zituzten ezagutzen. Naturarekin konplexu gabeko erlazioa zuten eta hori irudikatu nahi nuen nik, horrekin jolastu”. Hala, esaterako, urre kolorea asko ikusten da obra guztietan eta teknika nahasiak ere nabari dira bertan. “gorputz errealistak baina atmosfera magikoa, berezia bilatzen dut, hori da nire ezaugarrietako bat”, esan du.

Herramientas de Contenido