Ero Etxeren XXXI. Krosa hilaren 21ean izango da

Lasterketa 11.30ean hasiko da San Frantziskon eta ikastetxeen bitartez egin behar dira izen-emateak

Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h

Tolosa- Datorren igandean, hilaren 21ean, izango da Ero Etxe elkartearen XXXI. Krosa. Azken urteotan, 700 haur inguru atera izan dira urtero Tolosako Udalaren babesa duen lasterketa honetan.

1987 urteaz geroztik, etengabe, urtarrileko hirugarren igandean antolatzen du Tolosako elkarteak korrikalari txikientzako lasterketa herrikoia.

Datorren igandean 11.30ean emango zaio hasiera San Frantzisko pasealekuan. Lehenak gizonezko infantilak izango dira eta bi itzuli luze egin beharko dituzte (2.800 metro). Ondoren, 11.45ean, emakumezko infantilak hasiko dira lasterka itzuli motz bat eta luze bat egiteko (1.950). Segidan gizonezko alebinek itzuli luze bat egin beharko dute 12.00etan hasita (1.400), emakumezko alebinek ondoren (1.400), gizonezko benjaminek jarraian bi itzuli motz (1.100) eta, azkenik, emakumezko benjaminak (1.100).

Izen-ematea hurrengo astean zehar egin beharko dela ikastetxeen bitartez gogoratu dute. - M.S.S.