Saharari laguntzeko elikagaien bilketa jarri dute martxan Antzuolan

Tindufeko errefuxiatuei zuzendutako kanpainan hilaren 21era arte egongo da parte hartzeko aukera

Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h

antzuola- XIV. Piztu Itxaropenaizenburukokanpaina bultzatu dute Antzuolako Herri Eskolak, Udalak, Sagiri Elkarteak eta Anelkarrek. Aurten, Saharari laguntzeko janari bilketa hilaren 21era arte egongo da martxan. “Elkartasun kanpainaren helburu nagusia saharar herriari elikagaiak helaraztea da, Tindufen (Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura krisi larria ahal den neurrian arintzeko”, adierazi dute Anelkarreko kideek.

batuko diren elikagaiakHegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, lekaleak eta helduentzako pardelak eta konpresak batuko dituzte, “horiexek baitira saharrei bidaltzeko Estatu mailan egin den banaketan Euskadiri egokitu zaizkion gaiak”, azaldu dute Anelkarretik.

Urteak daramatzate ekimen hau antolatzen, eta horrek asko lagun-tzen du herritarren parte hartzea urtez urte handia izan dadin. Beraz, deialdi honekin bat egin nahi dutenek aipatutako elikagaiak Herri Eskolara eramatea besterik ez dute. Aixa, Amaia eta Eroski dendetan ere jasotzen ari dira.

Iaz 45 kaxa eta 488 kilo batzea lortu ziren antzuolarren elkartasunari esker. Aurtengo edizioan kopuru hori gainditzeko herritarrei dei berezia egin diete bultza-tzaileek. Kanpaina asteazkenean hasi zen eta datorren igandera arte egongo da abian.- A.D.