Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Erripan gora

Zurian beltza

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 14 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

“Elurra zuria delarik, beltza da” erraten zuen Mariano Izeta elizondarrak, zuriaren edertasunaren ondotik, elurrak arazo beltzak dakartzala adierazteko. Nolanahi den, joan den eguneko elurtea bitxia izan zen zinez, Antsoain zuri baitzegoen, Artika gutxiago, eta Berriozar aldera, ia deus ez. Biharamunean, Iruñean berean, konparaziora, Arrotxapeko zubia izan zen elur muga;uretan beheiti, elurrik ez;uretan goiti, berriz, bazterrak gero eta zuriago. Heldu den aste honetan, ordea, beltza nagusituko zaio elurraren zuriari, hiriburuan beltz hitza adituko baitugu behin eta berriz;hobe erran, “negra” entzunen dugu, eta are gehiago, “noir” ere bai, literatura eta zinema beltzari eskainitako ekimen baten eskutik, hedabide guztiek ederki hauspotua. Belatez bertzaldean ere nobela beltza izanen dute ardatz ilbeltzaren hirugarren astean, hedabideek gutxixko zabaldua. Diotenez, erdarazko genero beltzak eragina izan du Baztanen, jendea Baztanera joaten omen baita idazle baten liburu arrakastatsuek erakarrita. Iduri du liburu horiek Baztan bera sortu dutela, eta aitzinetik ez zela, ez baztandarrik, ez genero beltzik, ezta ja ere. Halako neke pizar bat suma daiteke baztandarren artean liburu horietan ibarrari buruz erraten diren kontuez. Atzendu gabe literatura beltza puskaz lehenago dagoela Baztani lotua, noiztik eta Mariano Izetak duela 56 urte, 1962an, Dirua galgarri plazaratu zuenetik. Hura euskaraz sortutako bigarren eleberri beltza izan zen, Jose Antonio Loidi irundarrak bederatzi urte lehenago Hamabost egun Urgainen idatzi ondotik. Izetaren liburua agortua zegoen, baina 2014an Baztango Udalak argitaratu zuen, urte hartako (H)ilbeltza ekimenaren barnean, euskal nobela beltzaren astearen barnean, alegia. Aurten ere heldu da, oparo. Bihartik aitzinera. Genero beltzaren irakurzalea bazara, baduzu zer dasta.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia