Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bai Euskarari zozketako saridunak

Ezagutzera eman ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Lunes, 15 de Enero de 2018 - Actualizado a las 07:05h

Arantza- Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, urtero bezala, Bai Euskarari Zozketa egin du ortzirale goizean Arantzako Herriko Etxean eta udal idazkariaren aitzinean eta saritu beharreko zenbakiak honakoak izan dira: 1.007 eta 5.158.

Lehenbiziko zenbakia, 1.007a, Arantzako Telleri landetxeak banatu du eta Igantziko Biltoki elkarteak eskainia, Errigoraren saskia izanen du saritzat.

Bigarren zenbakia, 5.158a, Lesakako Ibaiondo janaridendak banatu du eta Berako Larun Haizpe elkarteak eskainia, 50 euroko erosketa txartela izanen du saritzat, Larun Haizpeko denda eta zerbitzuetan gastatzeko.

Otsailaren 28ra arteko epea dute irabazleek saria jasotzeko, Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deituta (948 634 125 telefonoa). Ordurako ez bada inor agertu sariak eman gabe geldituko direla jakinarazi dute. - A.A.A.

Herramientas de Contenido