Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Nafarroako IV. Trikiti Jaialdia Lesakan ospatuko da

Urtarrilaren 27an euskal lurralde guztietako musikariak espero dituzte Harriondoan

Lunes, 15 de Enero de 2018 - Actualizado a las 07:05h

lesaka- Laugarren urtez Nafarroko trikiti jaialdia ospatuko da, aurtengoan urtarrilaren 27an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, 17.30ean. Nafarroako Trikititxa Elkarteak antolatu du, Lesakako Trikitixa Taldearen, Udalaren, EITBren eta Tiriki trauki esku-soinu dendaren laguntzaz.

Aurtengoan Euskal Herriko lurralde guziko trikitilariak izanen dira jaialdian. Hauek dira parte hartzaileak:

-Joxe Mari, Jone eta Estitxu Elgorriaga anai-arrebak eta Egoitz Telletxea (Lesaka, Nafarroa);Igon Olaguenaga eta Egoitz Uriarte (Araba);Eneko Dorronsoro, Ixak Arruti eta Gari Otamendi (Gipuzkoa);Erika Lavillard, Sabine Ferreira eta Raphael Ferreira (Lapurdi);Kepa Junkera eta Sorginak (Bizkaia);Patrik Larralde eta Christian Larralde (Behe Nafarroa) eta Niko Etxart (Zuberoa).

Zuriñe Hidalgo eta Estitxu Pinatxo abeslari ezagunak izanen dira aurkezleak.

Oraindik jaialdirako sarrerak geratzen dira (12 eurotan). nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da errerserba egiteko.

Jaialdiaren ondotik afaria izanen da Irubide jatetxean (20 euro) eta seguru gaude trikiti doinuek goizalderarte iraunen dutela.

Guttitan ikusiko dira Euskal Herri guziko trikitilariak horrela elkarrekin jaialdi batean. Gainera sorpresa bat baino gehiago ere izanen omen da jaialdian.

Duela bi urte ere Lesakan egin zen Nafarroako Trikiti jaialdiaren bigarren edizioa eta joan den urtean Altsasun ospatu zen.

Hor dun koxka Trikiti kontuekin segituz, aipatzekoa da joan den urte hondarrean Hor dun koxka herriko trikitilari gazteek osatutako taldetxoak kanta bat sortu eta aurkeztu zuela Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu zuen I. Maketa lehiaketara. Euskal Herri osotik hainbat abesti aurkeztu zituzten 25 urtetik beherako musikariei zuzendutako lehiaketara eta hamar onenekin Haziak izeneko diska karrikaratu dute orain. Hamar horien artean dago Melodia zainetan, Hor dun koxka taldeak konposatutako rantxera ere. - A. Arotzena

Herramientas de Contenido