Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Senitartekoak zaintzeko lan-eszedentzien kasuen %44 baino gehiagotan esku hartu zuen 2017an Nafarroako Gobernuak

Eskubide Sozialek 212 laguntza eman zituen aurreko urtean onartutako 147ren aurrean

Martes, 16 de Enero de 2018 - Actualizado a las 21:53h

Eskubide Sozialetako Departamentuak laneko eszedentzietarako 2016an emandako laguntza baino %44 gehiago eman zuen iaz. 2017. urtean, 284 eskaera jaso ziren eta horietatik 212 onartu. Emandako diru-laguntzak neurri ekonomiko osagarriak dira lehen graduko senitartekoak zaintzeko lana arduraldi osoan uzten duten langileentzat.

Eskubide Sozialak laguntzak emateko deialdia egiten du banako ebaluazioaren araubidean;alegia, espedienteak eskaerak aurkeztutako ordenari jarraituz ebazten dira, aurrekontua agortu bitarte.

Modu horretan, iazko ekitaldian, 284 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 212 onartu eta 72 espediente ukatu egin ziren. 2016an, berriz, 228 eskaera aurkeztu ziren, 147 eman eta 81 ukatu.

Diruari erreparatuta, Gobernuak 2016an baino 130 mila euro gehiago jarri zituen 2017an, aurrekontuan gastuen partida gehitzeari esker. 2016an, programa honetarako 450.000 euro jarri ziren, eta iaz 550.000 euro jarri zituen Eskubide Sozialetako Departamentuak.

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak,"balorazio positiboa egin du, bai eskaerak gehitu direlako, bai familia-egoera konplexuak artatzeko baliabide ekonomikoak jarri ahal izan direlako".

Diru-laguntza izan dezaketen egoerak

Laguntzen programaren helburua da lana eta familia uztartzea, gaixotasun larria edo istripu larria medio, zuzeneko zaintza behar duten lehen graduko senitartekoak dituzten pertsonentzat. Deialdietan, bigarren seme-alabaren jaiotza ere sartzen da, bietako batek gutxienez %33ko desgaitasun-maila baldin badu, edo hirugarren seme-alabarena, hirutatik gutxienez bi sei urtetik beherakoak badira. Halaber, programan jasotzen dira urtebetetik gora adingabekoak hartzen eta adoptatzen dituzten pertsonen egoerak nahiz erditze, adopzio edo harrera anizkoitzak.

Laguntzak inola ere ezingo dira izan hileko ordainsariaren murrizketa baino handiagoak edota hilabetean 645 edo 450 euro baino baxuagoak, diru-laguntza emandako kasuen arabera.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia jada amaitzen ari da 2018rako laguntzen deialdia, eta otsailean argitaratzea aurreikusten da.

Herramientas de Contenido