Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Juanjo Alvarez katedraduna izango da gaur ‘Tertulian’ saioan Adimen emozionala lantzeko tailerra eskainiko du Ttiklik-ek

Martes, 16 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h

idiazabal- Gaur arratsaldean ekingo diote berriz ere Tertuliansaioei Idiazabalen. Oraingoan, Juanjo Alvarez, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, izango da hizlaria eta Europa: bere etorkizuna eta estaturik gabeko nazioena hitzaldia eskainiko du. Ordutegian, baina, aldaketa izan da eta 18.30ean hasiko da tertulia, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian. Ohiko legez, saio irekia izango da eta hara gertura-tzeko gonbita zabaldu dute. - M.A.

beasain- Guraso eta haurrentzako ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du Beasaingo Ttiklik zentroak. Hain zuzen ere, adimen emozionala landuko dute. Saioaren gidariak izango dira Ainize Sarrionandia, EHUko irakaslea, eta Aintzane Irizar psikologoa. Otsailaren 16, 17 eta 24an emango dira tailerrak baina plaza gutxi daudela azaldu dute. Horregatik, interesa duenak info@ttiklik.com helbidera idatzi beharko du izena emateko. - M.A.

Herramientas de Contenido