Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Iruñeko Udalak hiru bisita gidatu eskainiko ditu, aste honetan, Pablo Sarasate biolin-jotzaile eta konpositorearen omenezko museo-aretora

Ibilbideak ostiralean eta larunbatean izango dira, eta gaztelaniaz zein euskaraz egin daitezke

Martes, 16 de Enero de 2018 - Actualizado a las 21:48h

Aste honetan Iruñeko Udalak doako hiru bisita gidatu eskainiko ditu Kondestablearen jauregiko Pablo Sarasate museo-aretoa ezagutzeko (Kale Nagusia, 2, 1. solairua). 010 telefonoan eman daiteke izena, edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan. Ostiralean, 18:30ean, bisita gaztelaniaz egingo da. Larunbatean bi txanda egongo dira: lehenengoa, 12:00etan, euskaraz, eta bigarrena, 18:30ean, gaztelaniaz.

Museo hau, zeina lehenago Iruñeko Udal Agiritegiaren barruan egon baitzen (San Joan Apaizgaitegi zaharreko kaperan), 1897an sortu zen musikariak hiriari egin zion dohaintzari esker: sarien sorta bat, instrumentuak, altzariak eta haren beste zenbait objektu pertsonal. Baina bildumak beste egoitza batzuk ere izan ditu, Udaletxe zaharra, adibidez. 2008az geroztik biolin-jotzaile eta konpositorearen ondarea Kondestablearen jauregian dago, Iruñeko Udal Agiritegian diren partiturak salbu.

Testamentuan –1893ko agiria– , musikariak banan-banan aipatu zituen dohaintza osatzen zuten elementuak: “erlojuak, gorbata-orratzak, eraztunak, diamantedun bitxiak, kondekorazioak, koroak, sariak, diplomak, brontzeak, koadroak, bustoak eta oroigarriak”. Sorta horren barruan zeuden “nire Villaume biolina, nire Gand biolina (Pariseko Kontserbatorioan lehen sari gisara eman zidatena) eta nire arkuak (...), eta Pariseko nire gelan dauden altzari mota guztiak...”. Horiez gain, museo-aretoko erakusketan bost panel daude ikusgai, non azaltzen baita Europako biolina gisara ezagutu zen musikari iruindarraren biografia. Aretoko beste zenbait elementuk islatzen dute pertsonaiak izan zuen garrantzia eta eragina mugimendu artistikoetan, instituzioetan eta errege-erreginen etxeetan.

Ikusgai paratutako objektuen artean nabarmentzen dira konpositorearen instrumentuak;musikariaren erretratu bat, José Llaneces pintoreak 1894an egina;eta Mariano Benlliureren brontzezko busto bat. Badira ere hainbat ikus-entzunezko, biolin-jotzaile iruindarraren musikari buruzkoak.

Herramientas de Contenido