Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Urnietak bidaien diaporama lehiaketa deitu du

Parte hartzeko 16 urte baino gehiago izan eta Buruntzaldean bizi, ikasi edo lan egin behar da

Martes, 16 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h

Urnieta- Urnietako Udalak martxan jarri du bidaien diaporama lehiaketa eta aurten partaide-tza Buruntzaldea osora zabaldu du.

Izen-ematea otsailaren 9ra bitarte irekita egongo da eta parte har-tzeko 16 urte baino gehiago izatea eta Buruntzaldean bizi, ikasi edo lan egitearekin nahikoa da. Izen-emate orriak Lekaion, Gazte Informazio Puntuan eta webgunean izango dira. Bete ostean, leku horietan entrega daitezke, edo 650 250 356 whatsapera edo gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera bidali.

“Zure bidaien inguruan 30-60 minutu artean hitz egiteko gai bazara irudi eta bideoekin hau zuretzako prestatutako lehiaketa da, kontaiguzu nolakoa izan zen esperientzia horietako bat, nola antolatu zenuen bidaia, zergatik egin zenuen toki horretarako ibilbidea eta han zer ikusi eta ikasi zenuen”, animatu dute antolatzaileek. Aurkezten diren guztien artean bost pertsona hautatuko dira eta horiek beraien diaporama aurkezteko aukera izango dute.

Puntu horretara iristen direnek ehun euroko sari bat eskuratuko dute, baina ondoren, bost hautatuen artean Kulturnietaren saria (300 euro) eta Ikuslearen saria (200 euro) emango dira.

Otsailaren amaieran jakinaraziko da zeintzuk izan diren bost lan hautatuak. - A.M.

Herramientas de Contenido