San Anton eguna prest Lesakan eta Zubietan

Gaur mezak izanen dira, baina Endara auzoko erromeria igandean

Miércoles, 17 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:11h

lesaka- Urtarrilaren 17a. San Anton Eguna. Abeltzainen zaindaria. Hori dela-eta, zenbait herritan ospakizunak eginen dituzte. Lesakan Endara auzoko San Anton baselizaren inguruan eginen dituzte ospakizunak. Gaur, 10.00etan eta 11.00etan izanen dira mezak eta igande goizean mezak izanen dira orduero eta trikitixa doinuak, erroskila saltzaileak, eta bertze. Lesakatik, mendi ibilaldia antolatu du Beti Gazte elkarteak 8.00etan plazatik abiatuta. 17.00etan dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean, Laiotz taldearekin.

Zubietan ere San Anton egunak tradizio handia izan du. Izen bereko baseliza moldatu zutenetik, egun horretako meza ere berreskuratu dute. Gaur goizean, beraz, meza izanen da eta ondotik trikitilariekin hamaiketakoa baseliza atarian. Arratsaldean udalak txokolatea banatuko du herriko estalpean eta Joxe Angel akordeolaria ere ariko da ilunabarrean. - A. Arotzena