Heriotzaren inguruko zikloa hasiko dute bihar Ikastolan

2018(e)ko urtarrilaren 17a, asteazkena - 10:38etan eguneratua

ZARAUTZ – Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak Hil arte... bizi! zikloari emango dio hasiera bihar, “heriotza eta galerak, bizitzaren parte direlako eta heriotzarako heztea bizitzarako heztea delako”. Hala, hiru zikloko saioa antolatu dute eta guraso eta ikasleek hartuko dute parte lehen aldiz. Biharko saioan Aulki hutsak dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren solasaldia egingo dute Iñaki Peña guraso eta medikuarekin. Saioa Ikastolako aretoan izango da, bihar 17.30ean. – A.R.