Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Punta-puntako musikariak bilduko ditu Beasaingo Igartza Musika programak

Larunbatean hasi eta ekainera bitartean zazpi kontzertu eta hitzaldi bat egingo dituzte

M. Aranburu - Miércoles, 17 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:12h

Arantxa Gastesi, Loinatz Musika Eskolako zuzendaria, Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea eta Xabier Sarasola, musika irakaslea, atzo.

Arantxa Gastesi, Loinatz Musika Eskolako zuzendaria, Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea eta Xabier Sarasola, musika irakaslea, atzo.

Galería Noticia

  • Arantxa Gastesi, Loinatz Musika Eskolako zuzendaria, Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea eta Xabier Sarasola, musika irakaslea, atzo.

beasain- Hirugarren urtez, Beasaingo Igartza Musika programako lehenengo seihiruilekoa bete betea dator. Guztira zortzi emanaldi antolatu dituzte larunbatean hasi eta ekainera bitartean;zazpi kontzertuak izango dira eta hitzaldi bat.

“Programa hau bere lekua egiten ari da herrian, eta aurreko bi urteetan 18 kontzertu eta 3.000 ikusle inguru bildu dira”, azaldu zuen atzo egindako agerraldian Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak, Arantxa Gastesi eta Xabier Sarasola Loinatz Musika Eskolako irakasle eta arduradunekin batera.

zortzi planLarunbatean hasiko da programako lehen ekintza. Hain zuzen ere, Kup eta Vocalia taldeak kontzertua eskainiko dute Loinazko San Martinen Basilikan, iluntzeko 19.30ean hasita. “Punta puntakoak dira larunbatean etorriko diren bi koruak, izugarrizko maila dute”, agertu du Sarasolak. Kup taldearen zuzendaria izatez Gabriel Baltes da eta Vocaliakoa, berriz, Basilio Astulez. Larunbateko kontzertuan, baina, zuzendariak aldatu egingo dira: “Koru musikan egin daitekeen gauza interesgarrienetakoa egiten dute bi koruek, zuzendariak aldatuta, gainera. Oso atseginak dira eskaintzen dituzten kontzertuak, ez dira batere astunak izaten”, gehitu du Sarasolak.

Emanaldi honen ostean etorriko dira ondorengoak: Tutti Frutti taldea otsailaren 18an Igartzako jauregian arituko da, martxoaren 19an Conductus Ensemble Orkestra eta Loinatz abesbatza Andre Mari Zeruratuaren parrokian izango dira, eta astebete beranduago Musikene Sinfoniettaren txanda izango da, Usurbe antzokian. Apirilean, berriz, Ander Letamendia medikuak hitzaldia eskainiko du Igartzan eta Tolosako Udal Txistulari Bandaren emanaldia apirilaren 22an izango da, leku berean. Maiatzean, Igartza Musika bekaren sarituak kontzertua emango dute, hain zuzen ere, Alejandro Sail biolontxelo-jotzaileak eta Hector Alganza biolin-jotzaileak. Ekainean, amaitzeko, Ruper Ordorika Igartzako taula gainera igoko da eta akustikoan emanaldia eskainiko du. Ekitaldi guztiak 19.00etan hasiko dira, larunbat honetakoa eta Ordorikarena kenduta. Azken honen kontzertua 22.00etan hasiko da.

kalitatezko musikaBeasainen musikari bultzada ematen jarrai-tzeko asmoa dutela argi utzi du alkateak: “gustura gaude, herrian musika indartzea osasuntsu dago. Kontuan izan behar da programa honen baitan kalitate oso altuko musikariak ekartzen ditugula herrira;horren adibide da Musikenerekin batera antolatzen dugun Igartza Musika Beka”.

Eskaintzen diren ia kontzertu guztiak, gainera, doakoak dira, nahiz eta aurrera begira hori aldatzeko asmoa azaldu duten. “Jendea konturatu behar da lan batzuk kostu bat dutela eta pixkanaka, agian, kontzertuetan sarrera ordaindua izan beharko dela ekintzek duintasun minimo bat izateko eta etortzen den jende kopurua zenbatekoa izango den ere zehazteko”, aurreratu du alkateak. Martxoaren 18ko kontzertuak sarrera sinbolikoa izango du, eta agian, Ordorikaren kontzerturako sarrerak jarriko dituzte. Sarasola eta Gastesik ere bat egin dute alkatearen adierazpenekin eta Sarasolak gehitu du Igartza Musika programan merezi duten ekitaldiak daudela. Honela dio: “Musika estilo anitzak eta guztietakoak aurkituko dituzte programaren baitan. Kon-tzertuetara etortzen den pertsonak asko ikasiko du, dudarik gabe”.

Herramientas de Contenido